Itxi

Athletic Club

ERREGE KOPA

Athleticek Valentziaren aurkako kanporaketa bideratu nahi du gaur San Mamesen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi taldeek 21:30etik aurrera jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako joaneko partida.

  • Williams Valentziaren aurkako partida batean

    Athleticen eta Valentziaren arteko Ligako partida. Argazkia: EITB MEDIA

Athletic Clubek Errege Kopako hirugarren "finala" jokatuko du Valentziaren aurka, ostegun honetan, 21:30ean, San Mamesen. Valentzia ere ilusioz gainezka dago, baina ez dago bere sasoirik onenean.

Talde zuri-gorriak lau garaipen lortu ditu jarraian, Espanyol mendean hartu ostean, eta jokatu dituen azken bederatzi partidetako zazpi irabazi ditu.

Iker Muniain, Iñaki Williams, Oscar de Marcos, Yuri Berchiche, Yeray Alvarez eta Mikel Vesga titular izango dira. Oihan Sancet astelehenean itzuli zen, eta ate aurrean zortedun dagoela erakutsi zuen, Raul Garciaren eskarmentuari abantaila eman liezaiokeena. Athleticek baja bat izango du, covid-19a dela-eta Alex Petxarroman jokatu ezinik baitago.

Bestalde, Valentzia Errege Kopan bide errazagoa eginda iritsi da finalerdietara, baina bereak eta bi ikusi ditu aurreko kanporaketetan. Utrillas kanporatu ondoren, luzapena behar izan zuen Arenteiroren aurka, Cartagenaren aurka sufritu egin zuen, Atletico Baleares ozta-ozta hartu zuen mendean eta gorriak ikusi zituen Mestallan Cadizen aurka.

Ustezko hamaikakoak:

ATHLETIC: Agirrezabala; De Marcos, Yeray, Íñigo Martínez, Yuri; Berenguer, Dani García, Vesga, Muniain; Sancet eta Williams.

VALENCIA: Jaume; Correia, Alderete, Diakhaby, Gayà; Foulquier, Moriba, Soler, Bryan Gil; Guedes eta Hugo Duro.

EPAILEA: Munuera Montero.

JOKALEKUA: San Mames.

ORDUA: 21:30