Itxi

Athletic Club

Atezaina

Raul Fernandezek bere kontratua 2015era arte luzatu du Athleticen

Erredakzioa

Gorka Iraizozen ordezko atezainaren kontratu berriak 30 milioi euroko etete klausula du.

  • Raul Fernandez Athleticeko atezaina. Argazkia: EITB

    Raul Fernandez Athleticeko atezaina. Argazkia: EITB

Raul Fernandez Athleticeko atezainak bere kontratua 2015ko ekainaren 30era arte luzatu du, taldeak jakitera eman duenez. Fernandez Gorka Iraizozen ordezkoa izan da azken bi dendoraldietan.

Bilboko atezainaren kontratu berriak 30 milioi euroko etete klausula du. Ondorioz, Athelticekin harremana hiru urtez luzatu du jokalariak.

Raul (Bilbo, 1988) txikitatik Athleticeko harrobian hazitako jokalaria da. Lehen taldera heldu baino lehen bi aldiz utzita jokatu du atezainak, Conquensen (2008-2009) eta Granadan (2009-2010), bigarren mailan.

Azken bi denboraldietan bi neurketa ofizial baino ez ditu jokatu: 2011ko apirilaren 24an Realaren aurka San Mamesen, Ligan, Iraizoz zigortuta zegoelako, eta 2011ko abenduaren 14an Paris Saint Germainen kontra Europa Leaguen.