Itxi

Athletic Club

ERRETIROA

Vanesa Gimbert denboraldiaren amaieran erretiratuko da, 42 urterekin

Agentziak | EITB Media

Atzelari gipuzkoarrak denboraldiaren amaieran futbola uztea erabaki du, Lehen Mailan 23 urte jokatzen eman ondoren.

  • Vanesa Gimbert erretiratuko da denboraldiaren amaieran. Argazkia: EFE.

    Vanesa Gimbert erretiratuko da denboraldiaren amaieran. Argazkia: EFE.

Vanesa Gimbert lehoi gisa partida ofizial gehien jokatu dituen hamargarren jokalaria da. Bederatzi denboralditan, 248 partida jokatu ditu, haietako 86 jarraian. 42 urterekin, denboraldi hau bere azkena izango dela erabaki du. 

Talde zuri-gorriak adierazi duenez, Gimbertek bere kirol-ibilbideari amaiera emango dio futbol profesionalean 23 denboraldiz jokatu ondoren. 6 taldetan jokatu du: Levante, Huelva, Sevilla, Rayo Vallecano, Espanyol eta Athletic. Lezamara 2013an heldu zen, eta Athleticen historian debutatu zuen jokalari zaharrena izan zen, 33 urterekin fitxatu baitzuen Bilboko taldeak. 2015-2016 denboraldian, Liga irabazi zuen. 

Athleticek zabaldu duenez, "Lezamako bederatzi denboraldietan profesionaltasunaren, diziplinaren eta iraunkortasunaren adibide izan da", eta honakoa gaineratu du: "Bere erregulartasunaren ondorioz, jokatutako partida jarraien errekorra sinatu zuen, 86 neurketekin, minutu guztiak jokatuz".