Athletic Club
UEFA Europa Leagueko finala
Istiluak Bukaresteko alde zaharrean
Erredakzioa
Atletico Madrileko 40 bat zale erradikalek ikurriñak kendu dizkiete Athleticeko jarraitzaileei eta mehatxatu egin dituzte. Poliziak esku hartu eta zale koltxoneroak indentifikatu ditu.
-
Athleticeko zaleak Bukaresteko alde zaharrean. Argazkia: EFE
UEFA Europa Leagueko finala Bukaresten jokatuko da gaur gauean (20:45ean) eta Atletico Madril eta Athletic ariko dira nor baino nor. Bi taldeetako jarraitzaile ugari bildu dira Errumaniako hiriburuan.
Eguna lasai joan da, baina 18:30ak inguruan, liskarrak izan dira Bukaresteko alde zaharrean. Atletico Madrileko 40 bat zale erradikal, Frente Atletico taldekoak, Athleticeko zaleengana zuzendu dira iraunduz eta ikurriñak kenduz. Istiluak egon dira, baina poliziak esku hartu du eta zale erradikal horiek identifikatu ditu.