Athletic Club

1 / 30 Hurrengoa
Athletic Club Cup txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu dute

Athletic Club Cup txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu dute

2026ko ekainean jokatuko da eta bi astetan banatuko da. 2tik 7ra eskolarteko taldeek jokatuko dute eta 9tik 14ra, berriz, talde federatuek. Talde bakoitzak gutxienez neurketa bat Lezaman jokatuko dute, eta finaletara iritsiz gero San Mamesen jokatzeko aukera ere izango dute.

Iñaki Williamsek taldekideekin entrenatu du Atletico Madrilen aurkako partida baina bi egun lehenago

Iñaki Williamsek taldekideekin entrenatu du Atletico Madrilen aurkako partida baina bi egun lehenago

Athleticek Lezaman entrenatu du gaur, entrenamenduaren berririk onena Iñaki Williamsen itzulera izan da, honek taldearekin entrenatu du lehenengo aldiz Qarabagen aurka lesioa pairatu zuenetik.
''Oso zail jarri dizkigute gauzak hasieratik; ez ditugu aukerak aprobetxatu eta ordaindu egin dugu''

''Oso zail jarri dizkigute gauzak hasieratik; ez ditugu aukerak aprobetxatu eta ordaindu egin dugu''

Athleticek berriz galdu du Real Madrilen aurka, San Mamesen (0-3). Jauregizarrekin egon gara partidoa amaitu ondoren, zelaian bizitakoaz galdetzeko.

Real Madrilek erraz irabazi du San Mamesen, Athletic ahul baten aurrean (0-3)

Real Madrilek erraz irabazi du San Mamesen, Athletic ahul baten aurrean (0-3)

Talde zuri-gorriak borondatea jarri du, baina Xabi Alonsok zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da neurketa osoan zehar.
Valverde: ''Aste polita da, gozatzeko eta lehiatzeko''

Valverde: ''Aste polita da, gozatzeko eta lehiatzeko''

Entrenatzaile zuri-gorriak Iñaki Williamsen eta Robert Navarroren bajak baieztatu ditu. Biak "Gabonak baino lehen" berriro jokatzea espero du Valverdek. Gainera, Mikel Vesgaren egoera fisikoari buruz "zalantzaren bat" duela esan du.

Patri Zugastik tratamendu kontserbatzailea hasi du ezkerreko belaunean

Patri Zugastik tratamendu kontserbatzailea hasi du ezkerreko belaunean

Athleticen aurrelaria baja izanen da "zehaztu gabeko denboraz", Bizkaiko taldeak jakinarazi duenez.
Osasuna-Athletic urtarrilaren 3an jokatuko da Sadarren

Osasuna-Athletic urtarrilaren 3an jokatuko da Sadarren

LaLigak ofizialki baieztatu du partiduaren ordutegia, urtarrilaren 3an, 16:15ean.
Levante menderatuta, Athleticek garaipena lortu du etxetik kanpo hiru hilabete geroago (0-2)

Levante menderatuta, Athleticek garaipena lortu du etxetik kanpo hiru hilabete geroago (0-2)

Talde zuri-gorria bikain aritu da lehen zatian, eta garaipena bideratuta utzi du Robert Navarrok eta Nico Williamsek sartutako golei esker.
Valverde: ''Puntuak lortzeko nolabaiteko presioa dugu''

Valverde: ''Puntuak lortzeko nolabaiteko presioa dugu''

Athleticeko entrenatzaileak Levanteren aurka jokatuko duten EA Ligako 14. jardunaldiko partidaz hitz egin du.

Slavia Praga vs Athletic 2025-2026ko Txapeldunen Ligako partidako laburpena

Slavia Praga vs Athletic 2025-2026ko Txapeldunen Ligako partidako laburpena

Athleticek Slavia Pragaren aurka jokatu du Txapeldunen Ligako 5.jardunaldian. 0-0 amaitu da norgehiagoka, hemen laburpena.

Gola sartzeko arazo handiak dituen Athleticek nahikoa ez den berdinketa erdietsi du Slavia Pragaren aurka

Gola sartzeko arazo handiak dituen Athleticek nahikoa ez den berdinketa erdietsi du Slavia Pragaren aurka

Jindrich Stanek atezain txekiarrak zuri-gorrien lau abagune argi zapuztu ditu. Bigarren zatian Slavia taldeko atezainak hiru aldiz salbatu du bere taldea ia jarraian.
Pragara joandako Athleticen zaleak gogotsu, gaurko partidari begira

Pragara joandako Athleticen zaleak gogotsu, gaurko partidari begira

Athleticek Slavia Praga txekiar ligako liderrari egingo dio bisita astearte honetan, Txapeldunen Ligako kanporaketen faserako sailkatzeko aukerak eta ilusioa mantentzeko garaipenaren bila. Hara joandako zaleak elkarrizketatu dituzte bideo honetan.

Athleticek Slavia Pragari egingo dio bisita, ilusioari eusteko garaipenaren bila

Athleticek Slavia Pragari egingo dio bisita, ilusioari eusteko garaipenaren bila

Arazoa da talde txekiarra, jokatutako lau partidetan bi berdinketa eskas lortu ondoren, zuri-gorriek baino behartuago dagoela irabaztera.
Valverde: ''Slaviari irabazteak asko suposatzen du''

Valverde: ''Slaviari irabazteak asko suposatzen du''

"12 puntu bakarrik geratzen dira jokatzeko, irabaztea asko da. Galduz gero, geratzen diren gainerako partidetan ia tarterik gabe geratuko ginateke", ohartarazi du Athleticeko entrenatzaileak. Bestalde, Gorka Guruzeta aurrelari zuri-gorriak onartu du ez duela sekula 0 gradu azpitik jokatu.

Ruiz de Galarreta: ''4 eta 0eko markagailua gogorra da, baina altxatu behar gara''

Ruiz de Galarreta: ''4 eta 0eko markagailua gogorra da, baina altxatu behar gara''

Athleticek 4-0eko emaitzarekin galdu du Bartzelonaren aurka, Spotify Camp Nou estadio berrituan. Valverderen taldeak 35 minutu baino gehiago jokatu ditu jokalari bat gutxiagorekin, Oihan Sancet kaleratu baitute.

Athleticek ez du zapuztu Barçaren itzulera Spotify Camp Noura (4-0)

Athleticek ez du zapuztu Barçaren itzulera Spotify Camp Noura (4-0)

Hansi Flicken taldea nagusi izan da, eta Athleticek ez du esperotako maila eman. Lewandowski, Fermin eta Ferran Torres (2) izan dira golegileak. Bigarren zatian, epaileak Oihan Sancet kanporatu du, Fermini falta gogorra egin eta gero.
Athleticen gol-festa Granadan, Ane Azkonaren eskutik (1-5)

Athleticek 1-5 irabazi dio Granadari etxetik kanpo, eta bolada onean dela berretsi du. Ane Azkonak partida bikaina egin du eta hiru gol sartu ditu. Ligan gaizki hasi ziren zuri-gorriak, baina azken hiru jardunaldietan gora egin dute, eta berdinketa bat eta bi garaipen lortu dituzte horrela.

Valverde: ''Gu Athletic gara, guri irabaztea zaila da, eta hori planteatu behar dugu neurketa guztietan''

Valverde: ''Gu Athletic gara, guri irabaztea zaila da, eta hori planteatu behar dugu neurketa guztietan''

Ernesto Valverdek 23 jokalariz osatutako deialdia eramango du Bartzelonara. Oihan Sancet, Nico Williams, Iñigo Ruiz de Galarreta eta Laporte zerrendan dira. Valverdek jokalari guztien beharra izango du, izan ere, Spotify Camp Noun hasita Athleticek jositako egutegiari ekingo dio.

Nolako harrera izango dute Athleticeko jokalariek Spotify Camp Nou estadioan?

Nolako harrera izango dute Athleticeko jokalariek Spotify Camp Nou estadioan?

Azken urteetan okerrera egin dute Athleticen eta Bartzelonaren arteko harremanak, batez ere Nico Williamsen afera gertatu zenetik. Bartzelonako kaleetan ibili gara, larunbatean jokalari zuri-gorriek Spotify Camp Nou estadioan nolako harrera izango duten galdetuz. 

Edna Imade, berritasun nagusia Espainiako selekzioko deialdian Alemaniaren aurkako finalerako

Edna Imade, berritasun nagusia Espainiako selekzioko deialdian Alemaniaren aurkako finalerako

Adriana Nanclares eta Eunate Astralaga jokalariak ere, Athleticeko eta Eibarreko atezainak hurrenez hurren, deialdian sardu ditu Sonia Bermudez hautatzaileak.
Euskal taldeen partiden ordutegiak, Erregina Kopako final-zortzirenetan

Euskal taldeen partiden ordutegiak, Erregina Kopako final-zortzirenetan

Espainiako Futbol Federazioak gaur jakinarazi ditu txapelketako fase honetako norgehiagoken ordutegiak. ETBk zuzenean eskainiko du Deportivo-Reala norgehiagoka.
Athleticeko jokalari gazteak ere animatu dira EITB Maratoiaren erronka solidarioan parte hartzera

Athleticeko jokalari gazteak ere animatu dira EITB Maratoiaren erronka solidarioan parte hartzera

Urko Izetak, Alejandro Regok, Naia Landaluzek eta Ane Camposek "Euskal rock 'n roll" kanta dantzatu dute, belaunaldi guztiak batu nahi dituen twist solidario erraldoi honetan.

EA Sports Ligako 17. jardunaldiko Osasuna-Alaves derbia abenduaren 20an jokatuko da, 18:30ean

EA Sports Ligako 17. jardunaldiko Osasuna-Alaves derbia abenduaren 20an jokatuko da, 18:30ean

Bestalde, Realak Levanteri egingo dio bisita larunbatean ere, abenduaren 20an, baina norgehiagoka 16:15ean hasiko da. Bestalde, Athleticek Espanyol hartuko du San Mamesen abenduaren 22an, astelehenean, 21:00etan.
Lekue, Barçaren kontrako partidaz: ''Partidaren plana amaierara arte bete behar dugu''

Lekue, Barçaren kontrako partidaz: ''Partidaren plana amaierara arte bete behar dugu''

Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak prentsaurrean hitz egin du asteburuan Bartzelonaren aurka jokatuko duten ligako partidaz. Nola sentitzen den ere kontatu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Athletic protagonista izango da Spotify Camp Nou Bartzelonaren zelai berriaren estreinako partidan

Athletic protagonista izango da Spotify Camp Nou Bartzelonaren zelai berriaren estreinako partidan

Ligako norgehiagoka 45.401 ikusleko edukiera partzialarekin jokatuko da. Zelai birmoldatuko lehen proba azaroaren 7an egin zuten, gizonezkoen lehen taldearen entrenamendu saio batek 23.000 pertsona bildu zituenean.
Realak luzapenean berdindu du Athleticen aurka galduta zuen partida (1-1)

Bana amaitu da Realaren eta Athleticen arteko derbia Anoetan. Partida parekatua izan da. Zuri-gorriak aurreratu dira markagailuan, Agotek sartutako golari esker. Nerea Eizagirrek luzapenean lortu du berdinketa Realarentzat, penaltiz.

Maite Zubieta: ''Pena bat izan da, baina Anoetan puntu bat lortzea garrantzitsua da''

Maite Zubieta: ''Pena bat izan da, baina Anoetan puntu bat lortzea garrantzitsua da''

Athleticeko jokalariak F Moeve Ligako 11. jardunaldian Realaren aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du.

Realak eta Athleticek bana berdindu dute Anoetan, derbi oso lehiatuan

Realak eta Athleticek bana berdindu dute Anoetan, derbi oso lehiatuan

Txuri-urdinek eta zuri-gorriek bana egin dute, F Moeve Ligako 11. jardunaldiko derbian. Agotek aurretik jarri du Athletic, 66. minutuan, eta Eizagirrek egin du berdinketaren gola, penaltiz, luzapenean.
Zer da eta nola tratatzen da pubalgia, Nico Williamsek eta Lamine Yamalek duten lesioa?

Zer da eta nola tratatzen da pubalgia, Nico Williamsek eta Lamine Yamalek duten lesioa?

EITBk Jorge Guadilla zirujau ortopediko eta traumatologoarekin hitz egin du, pubalgiaz galdetzeko. Egun, Nico Williamsek eta Lamine Yamalek duten lesioa da.

Athleticek Sancet, Iñaki eta Areso gabe amaitu du astea

Athleticek Sancet, Iñaki eta Areso gabe amaitu du astea

Talde bizkaitarrak hiru eguneko atsedena hartu baino lehenagoko azken entrenamendua egin du, bertan lesionatuez gain, ez dira izan Unai Simon, Dani Vivian, Aymeric Laporte eta Selton Sanchez.
Ane Camposentzat oso berezia izango da Anoetako derbia

Ane Camposentzat oso berezia izango da Anoetako derbia

Golegile zuri-gorriarentzat oso berezia izan zen Eibarren aurkako norgehiagoka, eta Anoetakoa ere berezia izango da. Izan ere, aurrelari getariarra bi taldeetan ibilitakoa da. Gainera, elastiko zuri-gorriarekin, armaginen kontra egin zuen lehen gola.

Alaves-Bartzelona, Europa-Athletic, Madril CFF-Eibar eta Deportivo-Reala, Erregina Kopako final-zortzirenetan

Alaves-Bartzelona, Europa-Athletic, Madril CFF-Eibar eta Deportivo-Reala, Erregina Kopako final-zortzirenetan

Kanporaketak abenduaren 19an, 20an eta 21ean jokatuko dituzte, partida bakarrean. Hauek dira beste lau partidak: Alhama-Atletico Madril, Badalona-Granada, Espanyol-Real Madril eta Sevilla-Tenerife.
Errege Kopako bigarren kanporaketa eta Erregina Kopako final-zortzirenak asteartean zozkatuko dira

Errege Kopako bigarren kanporaketa eta Erregina Kopako final-zortzirenak asteartean zozkatuko dira

Errege Kopan Alavesek, Realak, Osasunak, Eibarrek eta Portugaletek jakingo dute nor izango den haien hurrengo aurkaria; Erregina Kopan berriz, Reala, Eibar, Athletic eta Alaves sartuko dira zozketan.
Galarreta: ''Ez gaude ohituta bolada txarretara, eta heltzen direnean gogorra izaten da''

Galarreta: ''Ez gaude ohituta bolada txarretara, eta heltzen direnean gogorra izaten da''

Iñigo Ruiz de Galarreta pozik agertu da Athleticek garaipena lortu duelako Oviedoren aurkako partidan, eta orain arteko bolada txarrari amaiera eman diolako talde zuri-gorriak.

Nico Williamsek amaiera eman dio Athleticen bolada txarrari (1-0)

Nico Williamsek amaiera eman dio Athleticen bolada txarrari (1-0)

Nico Williamsek sartutako gol ikusgarri bati esker irabazi du talde zuri-gorriak. VAReko epaileak baliorik gabe utzi du Colombattok Oviedorentzat egindako gola. Selton gazteak debuta egin du San Mamesen.
Athleticek denboraldiko lehen garaipena lortu du Eibarren aurkako derbian (2-0)

Athletic 2-0 gailendu zaio Eibarri Lezaman jokatu duten derbian. Ane Campos Eibar taldeko jokalari ohiak sartu du lehen gola, eta Ane Azkonak egin du bigarrena. Horrenbestez, talde zuri-gorriak denboraldiko lehen garaipena lortu du F Moeve Ligan, armaginen kaltetan.

Valverde: ''Oviedori irabazteko beharra daukagu, bolada txarrari amaiera emateko''

Valverde: ''Oviedori irabazteko beharra daukagu, bolada txarrari amaiera emateko''

Ligako azken bi partidak galdu ostean, Ernesto Valverdek onartu du Athleticek garaipena lehenbailehen lortzeko beharra daukala, bolada txarra eteteko, eta, ildo horretan, Oviedoren aurkako neurketa "inflexio-puntua" izango dela espero du.

Unai Gomez: ''Partida hasieran ondo egon gara, baina euren golak min handia egin digu''

Unai Gomez: ''Partida hasieran ondo egon gara, baina euren golak min handia egin digu''

Athleticeko jokalariak uste du norgehiagokari buelta emateko "zerbait falta" izan zaiela. Nahiz eta sailkapena asko zaildu, zuri-gorriek amorerik ez dutela emango esan du bermeotarrak. Lehoiek 2-0 galdu dute Newcastle taldearen aurka, Txapeldunen Ligan.

Athleticek galdu egin du Newcastleren aurka St James' Parken, falta ziren jokalarien hutsunea sumatu da (2-0)

Athleticek galdu egin du Newcastleren aurka St James' Parken, falta ziren jokalarien hutsunea sumatu da (2-0)

Zuri-gorriak defentsan eta geldikako jokaldietan egindako hanka-sartzeek eraman dituzte zulora. Horrela, defentsan egindako bi akatsek talde zuri-gorria punturik gabe utzi dute. Dan Burnek eta Joelintonek buruz sartu dituzte bi golak.
Athleticzaleak itxaropentsu, Newcastle Uniteden aurkako partidaren atarian

Athleticzaleak itxaropentsu, Newcastle Uniteden aurkako partidaren atarian

Ingalaterrara bidaia egin duten athleticzaleak pozik eta gogotsu daude, taldeak emaitza ona lortzeko itxaropenarekin. 

1 / 30 Hurrengoa