Athletic Club
Zalantza azken jardunaldirako
Raul Garciak eta Nico Williamsek giharretako lesioak dituzte eta baja izan daitezke Sevillan
I. G. | EITB MEDIA
Raul Garciaren lesioa "eskuin hankako muskulatura iskiosuralean" da, eta Nikorena "ezker hankako muskulatura iskiosuralean", euskal klubak bidalitako parte medikoaren arabera.
-
Nico Williams eta Raúl García. Artxiboko irudia: EFE
Raul Garcia eta Nico Williams Athleticeko jokalariak baja izan daitezke datorren igandean Sevillaren aurka Sanchez Pizjuan futbol-zelaian, izan dituzten proba medikoek giharretako lesioak baieztatu ostean.
Raul Garciaren lesioa "eskuin hankako muskulatura iskiosuralean" da, eta Nikorena "ezker hankako muskulatura iskiosuralean", euskal klubak bidalitako parte medikoaren arabera.
Lesio hauek Oihan Sancetenari gehitu behar zaizkio Marcelino García Toralek zuzentzen duen taldean, pubalgia dela eta.
Hala ere, Raul eta Nico "azterketa osagarrien zain daude", lesioen larritasuna ezagutzeko.