Itxi

Athletic Club

Athletic Club-FC Bartzelona

Errege Kopako finala arrisku handiko partidatzat jo dute

Erredakzioa

Biolentziaren Aurkako Batzordeak erabaki hau hartu du Athleticek eta Bartzelonak datorren maiatzaren 25ean Vicente Calderonen jokatuko duten partidaren gainean.

Biolentziaren Aurkako Batzordeak arrisku handikotzat jo du Athleticek eta Bartzelonak datorren maiatzaren 25ean Vicente Calderon zelaian jokatuko duten Errege Kopako finala. Erabakia Barne Ministerioarekin batzartu ondoren hartu zuten.

Horrez gain, Batzordeak azken jardunaldietan izandako liskarrengatik ondorengo zigorrak ere jarri ditu; besteak beste, 4.000 euroko isuna eta 12 hilabetean zehar edozein kirol istalaziotara sartzeko debekua ezarri diote Levante-Athletic partidan klubeko langile bati bultza egiteagatik.

Bestalde, 3.500 euroko isuna eta sei hilabetean zehar edozein kirol istalaziotara sartzeko debekua ezarri diote Racing-Osasuna partidan Polizia larriki iraindu zuten bi zaleri.