Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

100.000 watteko potentzia finaleko protestei aurre egiteko

Erredakzioa

Espainiako Futbol Federakundeak potentzia handiko megafonia ekipo bat kontratatu du Errege Kopako finalean Bartzelonako eta Athleticeko zaleen balizko protestei aurre egiteko.

  • Madrilgo Vicente Calderon estadioa. Argazkia: EFE

    Madrilgo Vicente Calderon estadioa. Argazkia: EFE

2009ko maiatzaren 13an jokatutako Errege Kopako finala errepikatuko dute Athleticek eta Bartzelonak ostiralean. Orduan bi taldeetako jarraitzaileek Espainiako ereserkiari txistu egin zioten norgehiagoka hasi baino lehen. Txistualdia Madrilen, Vicente Calderon futbol-zelaian, errepikatuko dela ematen du.

Espainiako Futbol Federakundeak 100.000 watteko megafonia ekipo bat kontratatu du Bartzelonako eta Athleticeko zaleen balizko protestei aurre egiteko. 

 Txistuak errepikatzen baldin badira finala bertan behera uztea eskatu zuen Madrileko presidenteak asteartean.

Valentzian, Juan Carlos Erregea estadiora sartu zenean txistualdi ikaragarria eskaini zioten bi taldeetako zaleek. Txistualdiak Espainiako ereserkia estali zuen.