Politika -
Polemikaren ostean
Barne Ministerioak ez du partida bertan behera utziko
Fernandez Diazek esan du futboleko Errege Kopako finala, Athletic Cluben eta Bartzelonaren arteko partida, ez dutela bertan behera utziko "nazionalistek aldarrikapenak egiteko aukera egon arren".
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azaldu duenez, ez dute, "abertzaleek aldarrikapenak egiteko aukeraren aurrean ", Athletic Club-Bartzelona Errege Kopako finala bertan behera utziko, eta "politika eta kirola" ez nahastea eskatu du.
Fernandez Diazek Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidentearen adierazpenei buruz hitz egin du, Kongresuko korridoreetan. "Liskarrak ekiditeko", partida ateak itxita egitea proposatu du Aguirrek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea