Itxi

Athletic Club

LESIOAK

Yuri Berchichek bihurritua du eskuin orkatilan

EITB Media

Peru Nolaskoainek, aldiz, traumatismo kraneo-entzefalikoa du eta Athleticek Alemanian jokatuko duen azken lagunartekoa galduko dute biek.

  • Yuri Berchiche

    Yuri Berchichek bihurritua du eskuin orkatilan. Argazkia: Athletic

Athleticek jakinarazi duenez, Yuri Berchichek "bihurritua du eskuin orkatilako kanpoko alboko lotailuan". Bien bitartean, Peru Nolaskoainek "traumatismo kraneo-entzefalikoa du, ezkerreko bekainean jasotako kolpe gogorraren ondorioz". Horrela gauzak, zuri-gorriek Mainzen aurka Alemanian jokatuko duten azken lagunartekoa galduko dute biek.

Yurik eta Nolaskoainek, Bochumen aurka jokatutako osteguneko lagunartekoan hartu zuten min.