Itxi

Athletic Club

LAGATZEA

Petxarromanek utzita jokatuko du Andorran

EITB MEDIA

Jokalari zuri-gorria Bigarren Mailara igo berri den taldean arituko da denboraldi honetan.

  • Petxarroman Vila-realen aurkako partidan.

    Petxarroman Vila-realen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Athleticek jakitera eman duenez, Andorrarekin akordioa lortu du Alex Petxarromanek denboraldi honetan SmartBank Ligako taldean utzita joka dezan. Eder Sarabiak zuzentzen duen taldea denboraldi honetan estreinatuko da Bigarren Mailan.

Donostiarra joan zen udan heldu zen Athleticera Realetik, eta Reale Arenan egin zuen debuta Marcelino Garcia Toralen aginduetara 2021-22 ligako 12. jardunaldian.

Ordutik, Petxarromanek 19 partida jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin, horietako 17, Ligan eta 2, Kopan, euskarri zein eskuin hegaleko atzelari gisa.

2024ra arte du lotura Athleticekin.