Itxi

Futbola

3-0

Iñaki Williamsek debuta egin du Ghanarekin Brasilen aurkako porrotean

I. G. | EITB MEDIA

Bilbotarra espazioetatik erasotzen saiatu da, baina bere ahaleginek ez dute eraginik izan.

  • Iñaki Williams

    Iñaki Williams. Argazkia: EFE

Brasilek 3-0 garaitu du Ghana lagunarteko partidan, Iñaki Williams Athleticeko aurrelariak debuta egin duen egunean selekzio afrikarrarekin. Brasildarrak nagusitu dira partidan Correaren hasierako golarekin eta Richarlisonen beste birekin.

Oceane estadioan, Frantzian, Brasil gehiegi izan zen Ghanarentzat. Bigarren zatian bakarrik eman du aurpegia, Iñaki Williams zelaian sartu denean. Bilbotarra espazioetatik erasotzen saiatu da, baina bere ahaleginek ez dute eraginik izan.