Itxi

Athletic Club

Espainiako selekzioa

Llorentek Eurokopa prestatu du Lezaman

Erredakzioa

Aurrelari internazionalak entrenamendua egin du Parisetik itzuli eta gero. Aste hasieran Frantziako hiriburuan izan zen Athleticeko jokalaria Roland Garroseko neurketak ikusten.

00:16
Llorente Lezaman entrenatu da Eurokopa baino lehen
Espainiako selekzioarekin bat egin baino lehen Lezaman entrenamenduak egin ditu Fernando Llorente Athleticeko aurrelariak azken egun hauetan. Ekainaren 8an, ostiralean, hasiko den Polonia eta Ukrainako Eurokopan parte hartu behar du Errioxako jokalariak.

Llorentek entrenamenduak egin ditu atzo eta gaur Parisetik itzuli eta gero. Aste hasieran Frantziako hiriburuan izan zen Athleticeko jokalaria Roland Garroseko neurketak ikusten, Rafa Nadal adiskidearenak batez ere.

Llorenterekin batera, ostiralean Javi Martinez Espainiako selekzioarekin elkartuko da.