Itxi

Athletic Club

Ez du erantzun ofiziakik eman

Bielsak bizileku-baimena berritu du

Erredakzioa

Bere talde teknikoko kideekin Bilboko Polizia Nazionalaren egoitzara joan ziren ostegunean egoitza-baimenak berritzeko.

01:12
Bielsak gogoeta egiten jarraitzen du
Marcelo Bielsak ez du oraindik baieztatu Athleticen jarrituko duenik, baina ondorengo orduetan erantzuna eman beharko du gai honen inguruan.

Entrenatzaile argentinarra eta bere laguntzaileak, ostegunean joan ziren Bilboko Polizia Nazionalaren egoitzara euren bizileku-baimenak berritzera. Urte betez berritu dituzte bizileku-baimenak, eta honek, jarraituko duenaren esperabtza ematen du.

Partida ofizialak amaitu eta aste bete geroago, erantzunen bat emango zuela ziurtatu zuen Bielsak. Asteburua pasa baino lehen erantzuna jakingo dugu. Bielsa eta bere lankideak oporretan joango dira ondorengo egunotan, eta ez dira erantzunik eman gabe joango.