Itxi

Athletic Club

Otsailaren 26tik lesionatuta

Morcillori hirugarren ebakuntza egin diote lepauztaian

Agentziak | EITB Media

Jokalariak berak eman du ebakuntzaren berri bere sare sozialetan. Bere hitzetan, bizitza osoan izan duen “egoerarik gogorrena” bizitzen ari da.

  • Jon Morcillo

    Jon Morcillo. Argazkia: @AthleticClub

Jon Morcillo Athleticeko jokalariari hirugarren ebakuntza egin zioten atzo, astelehena, otsailaren 26an hautsitako lepauztaian. Morcillo San Mamesen Gironaren aurka jokatutako liga partidan lesionatu zen.

Jokalariak berak eman du ebakuntzaren berri bere sare sozialetan. Bere hitzetan, bizitza osoan izan duen "egoerarik gogorrena" bizitzen ari da.

"Ez da batere erraza niretzat. Aurrera egiten ari naizela sentitzen dudanean, arazoak itzuli egiten dira", idatzi du.

Morcillok gogora ekarri du maiatzaren 2an egin zioten lehenengo ebakuntza, Athleticek ofizialki iragarri duen bakarra. Orduan plaka bat jarri zioten "hezurrari eutsi eta behar bezala sendatzeko asmoarekin".

"Bi ebakuntzaren ostean, zauria ez da oraindik sendatu.  Gainera, oraindik goiz da plaka kentzeko eta, ondorioz, itxaron beharra dago".