Itxi

Athletic Club

F Liga

Athleticek Marta San Adrian eta Maddi Torre fitxatu ditu

EITB Media

Sanadri Alavesen ibili da azken denboraldietan; Torre, aldiz, Realean. Biek ala biek kontratua sinatu dute talde zuri-gorriarekin 2026ko ekainarn 30era arte.

  • Jon Uriarte eta Marta San Adrian

    Jon Uriarte presidentea eta Marta San Adrian jokalaria. Argazkia: Athletic Club

Athleticek Marta San Adrian 'Sanadri' eta Maddi Torre fitxatu ditu, klubak larunbat honetan, uztailaren 1ean, jakinarazi duenez, bere webgunean argitaratutako komunikatuen bidez. Biek ala biek Athleticekin kontratua sinatu dute kontratua 2026ko ekainaren 30era arte.

Sanadrik 23 urte ditu, eta Añorga KE taldean eman zituen bere lehen pausoak. Geroago,Alavesek fitxatu zuen 2018-2019 denboraldian. Ordutik, bi igoera sartu ditu Gasteizko taldearekin; lehenengo Bigarren Mailara, eta, ondoren, Lehen Mailara. Alavesek maila gorenean eman zuen lehen denboraldian taldeak salbazioa lortu zuen, eta Sanadrik hiru gol sartu zituen. Azken sasoian, ordea, ezin izan du Alavesen jaitsiera eragotzi, Martak maila bikaina eskaini duen arren.

Jon Uriarte presidentea eta Xabier Arrieta emakumeen taldeko kirol zuzendaria izan ditu ondoan Marta San Adrianek kontratua sinatzerakoan. Ondoren, joklariak adierazpen hauexek egin ditu: "Proiektu polita eta deigarria da, horregatik nago homen. Athletic beti izan da klub handia, gauzak ondo egiten ari da etorkizunean hazten jarraitzeko".

Maddi Torrek, aldiz, 27 urte ditu, eta azken sasoiak Realean eman ostean itzuli da Athleticera. Bizkerren hazi zen, eta, ondoren, Lezamara joan. Athletic utzi zuen 2015-016 denboraldiaren amaieran, eta Badajozeko Santa Teresa taldean urte bat eta Betisen beste bat eman ostean fitxatu zuen Realak.

Athleticekin kontratua sinatu ostean, hauxe esan du Torrek: "Ilusio handiarekin egingo diot aurre nire bigarren etapa honi. Ez dago une hoberik Athleticera itzultzeko eta bere garaian egi bihurtu nuen ametsari jarraipena emateko".