Itxi

Athletic Club

EA Sports Liga

De Marcosek lesioa du ezker orkatilan

EITB Media

Athleticek jakinarazi duenez, hegaleko defentsak "entorsia du ezker orkatila" eta ezingo du jokatu Atletico Madrilen aurkako neurketa. Gainera, zalantza da Las Palmasen kontrako lehiarako ere bai.

  • Oscar De Marcos

    Oscar De Marcos, Athleticeko jokalaria, Celticen aurkako partida baten. Argazkia: @AthleticClub

Oscar De Marcosek lesioa du ezker orkatilan eta baja da larunbateko, abenduaren 16ko, Atletico Madrilen kontrako partidarako. Klubak jakinarazi duenez, hegaleko jokalariak "entorsia du ezker orkatilan, eta horrek San Mamesen jokatuko den Atletico Madrilen aurkako partidarako deialdian sartzea galarazi dio".

Gainera, Guardiako (Araba) futbolaria zalantza da hilaren 20ko Las Palmasen kontrako norgehiagokarako ere bai.

Bestalde, Athleticek gaineratu du Iker Muniain ere baja izango dela Atleticoren aurkakoan. "Iker Muniain ezin izan da taldekideekin batera entrenatu, sukarrak jota egon delako", adierazi du klubak osasun-txostenean. Hala, bada, Nafarroako erdilaria larunbateko neurketarako deialditik at geratu da.