Itxi

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Gironaren aurkako neurketan San Mamesen artatu zuten gaztea Lezaman izan da

O. Z. A. | EITB Media

Aitor athleticzaleak Lezamako instalakuntzak bisitatu ditu jokalari eta lan taldearekin batera. Joan zen astelehenean, Gironaren aurkako norgehiagokan, zerbitzu medikoek gaztea artatu behar izan zuten.

  • Athleticzaleak San Mamesen. ARGAZKIA: EFE

    Athleticzaleak San Mamesen. ARGAZKIA: EFE

Asteazken honetan, Athleticek, Gironaren aurkako neurketan San Mamesen artatu zuten gaztea Lezamara gonbidatu du. Aitor athleticzaleak, klubeko hainbat kiderekin izateko aukera izan du, besteak beste, Iñaki Williams, Alex Berenguer, Oihan Sancet, Ernesto Valverde edo Jose Angel Iribar berarekin.

Josean Lekue eta Juan Manuel Ipiña Athleticeko mediku eta erizainarekin ere hitz egiteko parada izan du, neurketa gelditu zenean berehala artatu baitzuten.

Honela iragarri du Athleticek sare sozialetan:

¿ Hoy hemos recibido en Lezama a Aitor, el athleticzale que fue atendido el lunes por una emergencia sanitaria en mitad del #AthleticGirona

¿ ¡Nos alegra mucho saber que estás bien! Nos vemos en San Mamés ¿¿#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/34QgRvUBlA

— Athletic Club (@AthleticClub) February 21, 2024