cerrar buscador

Álex Berenguer

1 / 1
Gironaren aurkako neurketan San Mamesen artatu zuten gaztea Lezaman izan da

Gironaren aurkako neurketan San Mamesen artatu zuten gaztea Lezaman izan da

Aitor athleticzaleak Lezamako instalakuntzak bisitatu ditu jokalari eta lan taldearekin batera. Joan zen astelehenean, Gironaren aurkako norgehiagokan, zerbitzu medikoek gaztea artatu behar izan zuten.
Alex Berenguer: ''Zorionez, etxeko partida hauetan, jokatzen ari naiz eta golak sartzen ari naiz''

Alex Berenguer: ''Zorionez, etxeko partida hauetan, jokatzen ari naiz eta golak sartzen ari naiz''

Alex Berenguerrek 97. minutuan penaltiz sartutako golak garaipena eman dio Athletici Celtaren aurka (4-3), partida ero batean. "Zorionez, etxeko partida hauetan, jokatzen ari naiz eta golak sartzen ari naiz", adierazi du Berenguerrek partida amaitu ondoren.

Elxek luzapenean sartutako gol batek Europatik urrundu du Athletic (0-1)

Elxek luzapenean sartutako gol batek Europatik urrundu du Athletic (0-1)

Lehoiak aurkaria baino gehiago izan dira, eta etengabe sortu dituzte gol aukerak, baina Boyek luzapenean sartutako gol batek porrota eragin die, eta Athletici oso zail jarri zaio Europarako sailkatzea.
Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu San Mamesen Celtari irabazita (2-1)

Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu San Mamesen Celtari irabazita (2-1)

Bilbotarrek Europako postuengatik borrokan jarraitzen dutela erakutsi nahi izan dute, eta argi eta garbi nagusitu dira gol-zaparrada izan zitekeen norgehiagokan, baina Iñaki Williamsen eta Alex Berenguerren golei esker erabaki dena.
Bere atean sartutako bi golek Athleticen porrota eragin dute Gironaren aurka (2-3)

Bere atean sartutako bi golek Athleticen porrota eragin dute Gironaren aurka (2-3)

Yuri Berchiche eta Raul Garciaren golek ezin izan dute Bilboko taldeak bere atean sartutako bi golei aurre egin.
Berenguer: ''Realak urteak daramatza ondo, baina min asko egin diezaiekegu''

Berenguer: ''Realak urteak daramatza ondo, baina min asko egin diezaiekegu''

Alex Berenguerrek ohartarazi du Athletic derbian hiru puntuak lortzeko asmoz joango dela Reale Arenara larunbatean (adierazpenak gaztelaniaz).

Berenguerren eta Williamsen golek hurrengo faserako txartela eman diote Athletici

Lehen zatian partida bideratuta utzi zuten zuri-gorriek. Berenguerren eta Nico Williamsen gol banak garaipenaren bidean utzi zuten Athletic eta bigarren zatian emaitzari eustearekin nahikoa izan zuten hurrengo fasera sailkatzeko.

Athleticek aurrera egin du Kopan Alziraren aurka gehiegi sufritu gabe (0-2)

Athleticek aurrera egin du Kopan Alziraren aurka gehiegi sufritu gabe (0-2)

Alex Berenguer eta Nico Williamsen golek garaipena eta Errege Kopako hurrengo faserako txartela eman diote Bilboko taldeari.
Berenguer: ''Gozatzen ari naiz, lasai eta gogoekin jokatzen dut, eta golak sartzen nabil''

Berenguer: ''Gozatzen ari naiz, lasai eta gogoekin jokatzen dut, eta golak sartzen nabil''

Alex Berenguer Athleticeko jokalaria bolada onean dago. Orain arte egin duenaz hitz egin du prentsaurrekoan.

Berenguer: ''Europako postuetan amaitu dezakegula uste dugu, baina partidaz partida joan behar gara''

Berenguer: ''Europako postuetan amaitu dezakegula uste dugu, baina partidaz partida joan behar gara''

Alex Berenguer Athleticeko jokalariak, talde zuri-gorriaren egunerokotsauna aztertu du, pertsonalki nola dagoen azaldu du, eta igandeko Betisen aurkako partidaz mintzatu da. (adierazpenak gaztelaniaz)

Liverpoolek eta Athleticek berdindu egin dute Anfielden (1-1)

Liverpoolek eta Athleticek berdindu egin dute Anfielden (1-1)

Athleticek Liverpool izan du aurkari denboraldiaurreko azken partidan, eta zuri-gorriek lehia ona jokatu dute Ingalaterrako taldearen aurka. Alex Berenguerrek egin du zuri-gorrien gola.

Berdinketak ahaztu eta liderrari irabazi dio Athleticek (2-1)

Berdinketak ahaztu eta liderrari irabazi dio Athleticek (2-1)

Berenguerrek, lehen zatian, eta Iñigo Martinezek partidaren azken txanpan sartutako golek hiru puntuak ematen dizkiote talde zuri-gorriari.
2021eko Kopako finala

2021eko Kopako finala

Galeria honetan 2021eko apirilaren 17an Sevillako Cartuja estadioan Athletic eta Bartzelonaren artean jokatutako Errege Kopako finalarekin zerikusia duten irudiak aurkituko dituzu.

Alex Berenguerrek sartu duen garaipenaren gola

Alex Berenguerrek sartu duen garaipenaren gola

Athleticek 1-2ko emaitzarekin irabazi dio Levanteri Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida eta finalerako txartela loru du. Berenguerrek zuri-gorrien bigarren gola sartu du, 112. minutuan.

Athleticek berdinketa baino ezin izan du lortu Vila-realen aurka (1-1)

Athleticek berdinketa baino ezin izan du lortu Vila-realen aurka (1-1)

Gerard Morenok aurretik jarri ditu bisitariak, baina Berenguerrek partida orekatzea lortu du atsedenaldira iritsi aurretik, eta markagailua ez da gehiago mugitu.
Athleticek arnasa hartu du Betisen aurka garaipen argia lortuta (4-0)

Athleticek arnasa hartu du Betisen aurka garaipen argia lortuta (4-0)

Zuri-gorriek berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu dituzte, eta 12rekin daude sailkapenean, denboraldiko orain arteko partidarik onena jokatu eta gero.
Athletic – Levante partidako laburpena eta golak

Athletic – Levante  2020-2021 Santander Ligako 6. jardunaldiko partidaren  laburpena eta golak. Ikusi Lehen eta Bigarren Mailako laburpen guztiak eitb.eus-en.

Berenguerrek eta Williamsek behar-beharrezkoa zuen garaipena eman diote Athletici

Berenguerrek eta Williamsek behar-beharrezkoa zuen garaipena eman diote Athletici

Bilbotarrek amaiera eman diote San Mamesen inoiz izandako boladarik txarrenari, aurreko lau partidetan galtzaile atera ostean.
Berenguer: ''Oso pozik nago hemen egoteagatik, hau aurrera aterako dugu''

Berenguer: ''Oso pozik nago hemen egoteagatik, hau aurrera aterako dugu''

Athleticek Alex Berenguer aurkeztu du. Futbolariak minutu batzuk jokatu zituen Alavesen aurka eta aurkezpen ekitaldian prentsaurrekoa eskaini du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Athleticek Berenguerren ostean beste inor ez duela fitxatuko du aurreratu du Garitanok

Athleticek Berenguerren ostean beste inor ez duela fitxatuko du aurreratu du Garitanok

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzailea "pozik" agertu da Alex Berenguerren fitxaketarekin, eta nafarraren ostean Bilboko taldeak ez duela beste inor fitxatuko azaldu du.

Berenguerrek sinatu du kontratua Athleticekin

Berenguerrek sinatu du kontratua Athleticekin

Alex Berenguerrek 2024ko ekainaren 30era arte Athletic Clubeko jokalari izateko kontratua sinatu du larunbat honetan, klubak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Aurre-akordioa Alex Berenguerren fitxaketarako

Aurre-akordioa Alex Berenguerren fitxaketarako

Torino FCko aurrelariak lau denboraldirako kontratua sinatuko du Athleticekin, azterketa medikoa gainditzen badu
Garitano: ''Berenger eta Javi Martinez? oraindik taldea ez dago itxita''

Garitano: ''Berenger eta Javi Martinez? oraindik taldea ez dago itxita''

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak erantzun hau eman dio klubak egin ditzakeen fitxaketei buruzko galderari.

Talde zuri-gorriak Alex Berenguer fitxatuko duela esan dute Italian

Talde zuri-gorriak Alex Berenguer fitxatuko duela esan dute Italian

La Stampa egunkariak Torinoko Alex Berenguer jokalaria Athletic taldeak fitxatuko duela. Bi kluben arteko akordioa besterik ez dela falta.

Alex Berenguerrek Torinon jokatuko du

Alex Berenguerrek Torinon jokatuko du

Italiako taldeak 5,5 milioi euro finko ordainduko dizkio Osasunari, eta beste milioi bat, hainbat aldagai betez gero. Gorritxoek 1,5 milioi jasoko dituzte Torinok jokalaria Athletici saltzen badio.
Athletic, ia bi urte fitxaketak egin gabe

Athletic, ia bi urte fitxaketak egin gabe

2015. urteko abuztuaren 30ean Raul Garcia fitxatu zuen Bilboko klubak eta hori izan da azken fitxaketa. Urte horretan Gorka Elustondo, Eneko Boveda eta Javier Eraso ere fitxatu zituen Athleticek.
Osasuna garaipenaren bidera itzuli da, Granada kanporatuta

Osasuna garaipenaren bidera itzuli da, Granada kanporatuta

Gorritxoek Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatuta esango diote agur urteari eta, batez ere, Joaquin Caparrosen lehenengo garaipena lortuta. Indarra emango die Ligan geratzen zaienari begira.
Jokalariek Enrique Martini eskerrak eman dizkiote sare sozialetan

Jokalariek Enrique Martini eskerrak eman dizkiote sare sozialetan

Osasunako futbolari batzuk Enrique Martin entrenatzaile ohiaren lana eskertu nahi izan dute 'twitter' bitartez. Sergio Leon, Alex Berenguer eta Otegui dira adibide batzuk.

Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du azken minutuan

Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du azken minutuan

Kordobaren aurka partida oso parekatua jokatu ostean, Alex Berenguerrek 92. minutuan sartutako golak garaipena eman die gorritxoei igoera lortzeko aurkari zuzena den talde andaluziarraren aurka.
Osasunak garaipen erosoa lortu du Llagosteraren aurka (3-0)

Osasunak garaipen erosoa lortu du Llagosteraren aurka (3-0)

Ninok atsedenaldiaren atarian, Alex Berenguerrek eta Maikel Mesak egin dituzte gorritxoen golak.

1 / 1