Itxi

Athletic Club

Mediku-txostena

Yuri Berchichek giharretako lesioa du, eta ezingo du Alavesen kontra jokatu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athleticeko atzelariak zelaia utzi behar izan zuen Las Palmasen kontrako partidan. Klubak ohar batean jakinarazitakoaren arabera, lesioa du eskuin hankako muskulu iskiosuralean.

  • Yuri Berchicheren artxiboko irudia, Mallorcaren aurkako partida batean

    Yuri Berchicheren artxiboko irudia, Mallorcaren aurkako partida batean. EFE

Yuri Berchiche Athleticeko ezker atzelariak ezingo du LaLiga EA Sportseko Alavesen aurkako derbian jokatu, giharretako lesioa duelako. Las Palmasen kontrako neurketa utzi behar izan zuen, min hartuta.

"Eskuin hankako muskulatura iskiosuralean lesioa izan zuen Yuri Berchichek Las Palmasen aurrean Gran Canaria zelaian jokatutako norgehiagokan. Garapena nolakoa izango den ikusi beharko da orain", adierazi du Athleticek astelehen honetan.

Bi asteren buruan lesionatzen den bigarren aldia du Berchichek; izan ere, antzeko arazo batengatik Errege Kopako Atletico Madrilen aurkako finalaurrekoetako itzulikoa eta Ligako Bartzelonaren kontrako hitzordua galdu zituen.