Athletic Club
Europa Liga
Iraizoz, Gurpegi, Iraola, Herrera eta Aduriz ez dira Helsinkira joan
Erredakzioa
Marcelo Bielsak bost titularrei atseden emango die, eta HJK Helsinkiren aurkako partidan ohikoak ez diren jokalariek jokatzeko aukera izango dute.
-
Athletic. Argazkia: EFE
Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak Iraizoz, Iraola, Gurpegi, Ander Herrera eta Aritz Aduriz Europa Ligako HJK Helsinkiren aurkako partidako deiaditik at utzi ditu, azken orduan. Rosarioko prestatzaileak bost titularrei atseden emango die, eta jokalariak Bilbora etorri dira.
Atletico Madrilen aurka 4-0 galdu ostean, Bielsak Valladoliden aurkako partidari garrantzia handia eman diola dirudi, eta horregatik bost titular hauei atsedena eman die. Gainera, HJK 6-0 gainditu zuten zuri-gorriek joaneko norgehiagokan, eta kanporaketa erabakita dago. Argentinako entrenatzaileak beste jokalariekin hamaikako ezberdina progatzeko abagunea izango du.