Itxi

Athletic Club

Lezaman

Fernando Llorentek ez du lan saioa bukatu eta zalantza da iganderako

Erredakzioa

Bilbao Athleticen aurka partidatxoa jokatu aurretik joan da aldagelara aurrelaria. Amorebieta hasierako hamaikakoan egongo da Espanyolen aurka, eta San Josek erdian joka lezake Iturrasperen ordez.

00:49
Fernando Llorente

Fernando Llorentek ez du Athleticek asteazken honetan Lezaman egin duen entrenamendua bukatu, eta ez da lehen aldia. Ondorioz, aurrelari errioxarra zalantza da igande honetan Espanyolen aurka jokatzeko.

Bilbao Athleticen aurka bi partidatxo antolatu ditu Bielsak, baina Llorentek ez du bietako bat ere jokatu. Asteazken honetako lan saioa oso gogorra izan da, eta jokalariek asko sufritu dute.

Lezamako prentsa aretoan Muniainek hitz egin du: "Oso lan saio gogorra izan da, eta une itogarriak pasa ditugu. Baina entrenamendu hauek onak dira sasoia hartzeko".

Lan saioan ikusi denez, Amorebietak hasieratik joka lezake Espanyolen aurka. San Jose ere hasierako hamaikakoan egon daiteke. Mikel San Josek zelai erdian jokatzeko aukera asko ditu, eta Iturrasperen ordezkoa izango litzateke.