Itxi

Athletic Club

Igandean, San Mamesen

Athletic-Osasuna derbia, urriaren 7an 18:00etan

Erredakzioa

Realak Betisen aurka jokatuko du Benito Villamarinen urriaren 6an, 22:00etan.

  • Toquero erremate zail bat egin nahian Athletic-Osasuna derbian. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Liga Profesionalak jakitera eman ditu BBVA Ligako zazpigarren jardunaldiko partiden ordutegiak. Klasikoaz gain, Athletic-Osasuna derbia nabarmentzen da.

Athleticek eta Osasunak euskal derbia jokatuko dute San Mamesen urriaren 7an (igandean), 18:00etan.

Bestalde, Realak Betisen aurka jokatuko du Benito Villamarin zelaian. Larunbatean, urriaren 6an, jokatuko dute txuri-urdinek andaluziarren aurka. Partida hau ez da irekian eskainiko, ostiraleko Celta-Sevilla norgehiagoka eskainiko baitu telebistak irekian.

Zazpigarren jardunaldiko ordutegiak:

Urriaren 5a, ostirala:

Celta-Sevilla (21:30ean, irekian)

Urriaren 6a, larunbata:

Rayo Vallecano-Deportivo (16:00etan)
Valladolid-Espanyol (18:00etan)
Zaragoza-Getafe (20:00etan)
Betis-Reala (22:00etan)

Urriaren 7a, igandea:

Levante-Valentzia (12:00etan)
Mallorca-Granada (16:00etan)
Athletic Club-Osasuna (18:00etan)
Bartzelona-Real Madril (19:50ean)
Atletico Madril-Malaga (21:30ean)