Primera RFEF
Apirilaren 14an (19:00etan)
Federazio Kopa: Lemoa-Puertollano, sarrerak merke eta festa finalerako
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Umeak eta 18 urtera arteko gazteak dohainik sar daitezke norgehiagoka ikustera. Bizkaiko Futbol Federazioaren barruan dauden klub guztiei bi sarrera emango dizkio klubak. Bazkari herrikoia egongo da.
Lemoak apirilaren 14an jokatuko du (19:00etan) Federazio Kopako finaleko itzulerako partida Puertollanoren aurka. Joaneko partidan 0-2 irabazi zuen Lemoak.
Klub arratiarrak egitarau polita prestau du egun horretarako hainbat ekintzarekin futbol bizkaitarraren festa izatea nahi baitu. Probintzia honetako talde batek ere ez du orain arte txapelketa hau irabazi.
Lemoak sarrerak 5 eurora jarri ditu eta umeek eta 18 urtera arteko gazteek ez dute sarrera ordaindu beharko. Bazkari herrikoia egongo da bazkideentzat. Zaleentzat eta jokalari ohiak izandakoentzat. Bizkaiko Futbol Federazioko kideak diren klub guztiei bina sarrera eskainiko dizkio Lemoak. Gainera, Arlonagusiara hurbiltzen diren zale guztiei ogitarteko bat emango zaie Lemoak Panaderias Lemonarekin eta Ercoreca Supermerkatuekin duen akordioari esker.