Itxi

Primera RFEF

Saski Baskonia, orain bai

Gasteizeko Udalak jarriko du Alaves salbatzeko 800.000 euroko abala

Erredakzioa

Caja Vitalek egindako abalen eskaria beteta dago honela eta Saski Baskonia talde inbertsoreari talde arabarrean sartzeko atea irekitzen dio.

Gasteizeko Udalak adierazi du Alavesen jarraipena bermatzeko beharrezkoa den 800.000 euroko abala jarriko duela. Kopuru honek aldentzen zituen Vital Kutxa eta Saski Baskonia.

Gasteizeko alkatea izango den Javier marotok esan du ez ohiko neurri moduan Udalak abalatuko duela 800.000 euroko diru kopurua.

Honela Vital Kutxak eskatzen zituen kondizioak betetzen dira eta honek Alavesen sartzeko atea irekitzen dio Saski Baskoniari.