Itxi

Eibar

Fitxaketa

Adela Rico, Eibarreko erdilari berria

EITB

Erdilaria Cacereñotik dator, eta 2026ko ekainera arte sinatu du talde armaginarekin.

  • Adela Rico. Argazkia: SDEibar.

    Adela Rico. Argazkia: SDEibar.

Adela Rico erdilaria Eibarren laugarren fitxaketa da datorren denboraldirako. Erdilaria Cacereñotik dator, eta 2026ko ekainera arte sinatu du talde armaginarekin.

Aurreko denboraldian 1. mailako jokalari nabarmenetako bat izan arren, erdilaria Cacereñorekin F Ligara igotzeko atarian geratu zen play-offean, eta funtsezko pieza izan da taldearen zelaiaren erdian.

Extremadurako 23 urteko jokalariak Eibarrekin jokatuko du Lehen Mailan lehen aldiz.