Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Javier Marton fitxatu du Athleticetik

EITB Media

Bilboko klubak aurrelaria berrerosteko aukera eta lehentasunez erosteko eskubidea gordetzen ditu. Gainera, etorkizunean Eibarrek Marton salduko balu, Athleticek portzentaje bat eramango luke.

  • Javier Marton

    Javier Marton, Athleticekin Viktoria Plzenen kontra jokatutako partidan. Argazkia: EFE

Eibarrek Javier Marton aurrelaria fitxatu du Athleticetik, eta jokalariak 2028ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Gipuzkoako klubarekin. Bilboko klubak aurrelaria berrerosteko aukera eta lehentasunez erosteko eskubidea gordetzen ditu, baita etorkizuneko salmenta baten portzentajea ere.

Martonek 26 urte ditu, eta iragan denboraldian Hypermotion Ligako Albacete Balompie taldean jokatu zuen, utzita, neguko merkatutik aurrera. Athleticekin lau partida ofizial jokatu ditu, eta gol bat sartu du. Talde zuri-gorriarekin sartutako gol bakarra, Europa Ligan lortu zuen, San mamesen Viktoria Plzenen aurkako garaipenean (3-1). 2023-2024 sasoian Mirandesen egon zen utzita.