Eibar
Adelante Liga
Eibarrek Mallorcari irabazi dio, eta bigarren postuan sendotu da
Erredakzioa
Mainzek sartutako bi golek bigarren zatian garaipena eman diote armaginei, partida zail batean, jaitsieratik gertu geratu den aurkari baten kontra.
-
Eibar, lehenengo gola ospatzen / EITB.
Eibarrek Mallorcari irabazi dio Son Moixen, David Mainzen bi goli esker (0-2), eta urrats garrantzitsua eman du Lehen Mailerako bidean. Eibarren hamazazpigarren garaipena da, hamaikagarrena etxetik kanpo.
Partidako erritmoa altua izan zen, bi taldeentzako aukerekin. Lehenengo zatian argiagoak izan ziren Mallorcarenak. 20. minutuan, penaltia ere eskatu zuten, Diego Ribasek eskuarekin ukitu zuelakoan. Xabi Iruretagoiena ondo aritu zen Marco Asensio, Gerard Moreno eta Alejandro Alfaroren erremateetan.
Eibar ez zen kikildu Adelante Ligako talderik garestienaren aurka, eta ondo aritu ziren defentsan, Mallorcaren baloi-jabetzari ordenarekin erantzunez, eta kontraerasoetan irten ziren. Horrela heldu ziren lehenengo zatiko abagunean.
Bigarrenean, Gerard Morenoren gol bat baliogabetu zuen epaileak. Eibarko atezainak Nsueren erremate bat urrundu ostean sartu zuen. Mallorcaren jokalari berak izan zuen, berriro, 64.ean. Hala ere, Mainz izan zen bere taldea aurretik jarri zuena, 75.ean eta 78.ean golak neurketa erabakita utzita. Adelante Ligako bigarren postuan sendotu da Eibar.
FITXA TEKNIKOA
Mallorca: Miño; Nsue, Ximo, Agus, Antonio López; Alfaro, Thomas, Iriney, Álex Moreno; Marco Asensio eta Gerard Moreno (Tomer Hemed, 59. min).
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Arregi (Kijera, 71. min), Añibarro, Raúl Navas, Yuri (Yilvan Gómes, 88. min); Morales (Eizmendi, 56. min) Mainz, Dani García; Capa, Arruabarrena, Rivas; eta David Mainz.
Golak: 0-1, 75. min: David Mainz; 0-2, 78. min: David Mainz