Itxi

Eibar

Larunbatean, 18:15ean

Eibarrek bolada onean datorren Sevilla hartuko du Ipuruan

Agentziak | Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren taldeak ondo hasi du denboraldia: 12 puntu lortu dituzte (3 garaipena eta 3 berdinketa) lehen 7 jardunaldietan.

  • Dani Garcia, Sevillaren aurka joan den denboraldian jokatutako partidan. Efe.

    Dani Garcia, Sevillaren aurka joan den denboraldian jokatutako partidan. Efe.

Eibarrek mendean hartu nahi du Sevilla taldea, lehen aldiz BBVA Ligan. Andaluziarrak goraka egiten ari dira azken asteetan, azken bi partidetan garaile atera baitira. Hori bai, etxean jokatu dituzte biak, Bartzelonaren eta Rayoren aurka.

Aurreko denboraldian Sevillarekin jokatutako bi partidetan ez zuten garaipenik erdietsi armaginek: 0-0 egin zuten Sanchez Pizjuanen eta 1-3 galdu zuten Ipuruan.

Jose Luis Mendilibarren taldeak ondo hasi du denboraldia. 12 puntu dituzte (3 garaipen eta 3 berdinketa) zazpi jardunaldi jokatu ostean. Azken partidan 0-2 irabazi zioten Las Palmasi Saul Berjoneke ta Borja Bastonek egindako golei esker. Neurketa bakarra galdu dute, 0-2 Atletico Madrilen aurka, Ipuruan.

Sevillari dagokionez, Emeryren taldea 12. da, liga hasiera kaskarra egin ostean. Hala ere, azken asteetan hobera egin du, eta Rayori 3-2 irabazi dio, eta 2-1 Bartzelonari, biak etxean.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Juncà; Escalante, Dani García; Keko o Saúl Berjón, Adrián, Inui; eta Sergi Enrich edo Borja Bastón.

Sevilla: Sergio Rico; Coke, Andreolli, Kolodziejczak, Tremoulinas; Krychowiak, N'Zonzi o Iborra; Reyes, Banega, Vitolo; eta Gameiro.

Epailea: Juan Martínez Munuera (valentziarra)

Ordua: 18.15ean

Estadioa: Ipurua.