Eibar
Igandean, 18:15ean
Vila-real talde zaila hartuko du Eibarrek Ipuruan
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek sei partida daramatzate garaipenik lortu gabe. Mailari eustea da helburua, eta hori gertu daukate.
Eibarrek Vila-reali irabazi nahi dio Lehen Mailan lehen aldiz. Marcelinoren taldea Txapeldunen Ligako postuetako borrokan sartuta dago.
Armaginek badakite zer den Vila-reali Bigarren Mailan irabaztea, baina lehen mailan jokatu dituzten hiru partidetan ezin izan dute garaipenik lortu.
Mandilibarren taldeak sei partida daramatza garaipenik lortu gabe. Mailari eustea da gipuzkoarren helburua, eta hori gertu daukate. Borroka horretan sartuta dauden bi aurkariekin berdindu egin dute azken asteen: Rayorekin (1-1) eta Getaferekin (1-1).
Eibarrek bost baja ditu iganderako: Ivan Ramis eta Adrian Gonzalez (zigortuta), eta Radosevic, Borja Ekiza eta Jiménez (lesionatuta).
Vila-realek etxetik kanpo irabazteko arazoak dauzkate, hiru hilabete daramatzate garaipenik lortu gabe: azken zortzi partidetan zazpi berdinketa eta porrot bat hartu dute.
Ustezko hamaikakoak
Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Juncà; Escalante, Dani García; Keko Gontán, Jota Peleteiro edo Sergi Enrich, Inui; Borja Bastón.
Vila-real: Areola; Rukavina, Bailly, Víctor Ruiz, Adrián Marín; Bruno, Pina, Leo Suárez, Samu Castillejo; Soldado, Baptistao.
Epailea: Carlos del Cerro Grande (Madrildarra)
Estadioa: Ipurua
Ordua: 18.15ean.
#EIBvVIL ¿ DEIALDIA | CONVOCATORIA | SQUAD LIST pic.twitter.com/H9NTZr9MLH
— SD Eibar (@SDEibar) 2 de abril de 2016