Itxi

Eibar

Datozen 4 denboraldietarako

Eibarrek Bebe fitxatu du

Erredakzioa

Talde armaginak astearte honetan jakinarazi du Tiago Manuel Dias Correia, Bebe izenaz ezaguna, fitxatu duela datozen lau denboraldietarako.

  • Tiago Bebe. Argakia: SD Eibar

    Tiago Bebe. Argakia: SD Eibar

Eibarrek astearte honetan jakinarazi du Tiago Manuel Dias Correia, Bebe izenaz ezaguna, fitxatu duela datozen lau denboraldietarako. Klubak ofizial egin du bere twitterreko kontuaren bitartez.

Portugaleko jokalariak Estrela da Amadoran jokatu zuen 2009-2010. denboraldian eta hurrengo denboraldian Manchester Unitedek fitxatru zuen. Unitedek Besiktasek bidali zuen utzita 2011-2012. denboraldian. 2013an Rio Ave taldean jokatu zuen utzita eta 2013-2014. denboraldian Paços de Ferrerira taldean jokatu zuen, hemen ere utzita. 2014-2015. denboraldian Benficak fitxatu zuen, baina denboraldia Kordoban amaitu zuen utzita. Iragan denboraldian Rayo Vallecanon ibili da Benficak utzita. Aurtengo denboralditik aurrera Eibarren jokatuko du.

 

ko du.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar