Publizitatea
Itxi

2017/01/06

17:20

Eibar

Larunbatean, 16:15ean

Eibarrek Atletico Madril aurkari zaila hartuko du Ipuruan

Agentziak | Erredakzioa

Madrildarrek azken asteetako norabidea zuzendu behar dute: azken 24 puntuetatik 10 bakarrik irabazi dituzte, eta seigarren dira sailkapenean.

  • Eibarrek Atleticok baino bost puntu gutxiago ditu. Argazkia: Efe.

    Eibarrek Atleticok baino bost puntu gutxiago ditu. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eibarrek Atletico Madril hartuko du larunbatean Ipuruan, asteartean Osasuna Kopako joaneko kanporaketa 0 eta 3 menderatu ostean. Armaginek ez dute Lehen Mailan inoiz punturik irabazi Atleticoren aurka (Bigarren Mailan, aldiz, bai). Lehen Mailan lau aldiz neurtu dituzte indarrak azken bi denboraldietan (2014-2015 eta 2015-2016), eta guztietan zuri-gorriak gailendu dira.

Gipuzkoarrek erronka zaila dute, baina ez ezinezkoa. 'Ipurua faktorea' alde dute, etxean bost garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra lortu baitituzte. 17 puntu atera dituzte Ipuruan, madrildarrek Calderonen bezain beste.

Jose Luis Mendilibar armaginen entrenatzaileak jokalari titularrak erabiliko ditu, Kopan gutxiago jokatzen dutenei aukera eman ostean.

Atletico ez dago bere momenturik onenean: jokoan izan dituzten 24 puntuetatik 10 bakarrik lortu dituzte azken asteetan. Simeoneren taldea seigarren da Ligako sailkapenean.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Gálvez, Lejeune, Antonio Luna; Escalante, Dani García; Pedro León, Adrián o Rubén Peña, Inui; y Sergi Enrich.

Atletico de Madril: Moyá; Vrsaljko, Savic, Godín, Filipe; Giménez; Griezmann, Gabi, Saúl, Koke; y Fernando Torres.

Epailea: Jesús Gil Manzano (Extremadurako batzordekoa).

Estadioa: Ipurua

Ordua: 16.15ean

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena