Itxi

Eibar

Errege Kopa 1/4

Eibarren erronka, Calderonetik bizirik irtetea

eitb.eus

Talde armagina lehenbiziz dago Kopako final-laurdenetan, beraz, historia egiten jarraitu nahi dute Atleticoren kontra.

Eibarrek eta Atletico Madrilek Kopako final-laurdenetako partida jokatuko dute ostegunean (19:15) Vicente Calderon futbol-zelaian.

Jose Luis Mendilibarren taldeak ez du Kopan inoiz final-laurdenak jokatu, beraz, erronka polita dute aurrean, eta finalerdiak oso gertu. Aurreko kanporaketetan Sporting eta Osasuna taldeak gainditu dituzte gipuzkoarrek.

Ustezko hamaikakoak

Atlético  Madril: Moya; Juanfran, Gimenez, Savic, Filipe; Gaitán, Saul, Koke, Carrasco; Griezmann eta Gameiro edo Correa.

SD Eibar: Yoel; Capa, Galvez, Lejeune, Antonio Luna; Christian Rivera, Fran Rico; Rubén Peña o Pedro León, Adrián, Bebe; eta Nano edo Ruben Peña.

Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.

Futbol-zelaia: Vicente Calderon

icente Calderon