Publizitatea
Itxi

2017/01/22

22:18

Eibar

0-4

Eibarrek jipoia jaso du Bartzelonaren aurka Ipuruan

Erredakzioa

Armaginek 0-4 galdu dute Barçaren kontra. Aurkaria nagusi izan da, eta Denis Suarez, Messi, Luis Suarez eta Neymar izan dira golegileak.

  • Messi. Argazkia: EFE

    Messik Eibarri bigarren gola sartzen dion unea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eibarrek 0-4 galdu du Bartzelonaren aurka Ipuruan eta porrot honekin, 26 punturekin amaitu du LaLigako lehen itzulia talde armaginak. Europako postuetatik 5 puntura dago Mendilibarrek zuzentzen duen taldea eta jaitsiera postuak urrun dituzte, 13 puntura.

Gogotsu ekin dio norgehiagokari Eibarrek, baina ez da abagune argirik sortzeko gai izan hasierako minutuetan. Partidako lehen abagunea Bartzelonak izan du Luis Suarezen bitartez, baina bere errematea langa gainetik kanpora joan da. Eibarren erantzuna 22. minutuan etorri da, baina Inuiren jaurtiketa kanpora joan da, desbideratuta. Jarraian Ter Stegen atezainak armaginen gola eragotzi du gelditu on bat eginda. Lehiako 29. minutuan Messik zutoinera bidali du falta jaurtiketa eta 31. minutuan Barçak gola sartu du Denis Suarezek area kanpotik egin duen jaurtiketa on bati esker (0-1). 41. minutuan Yoel atezainak Neymarren gola eragotzi du Brasildarraren erremateari erantzun bikaina emanda eta atsedenaldira iritsi aurretik Luis Suarezek zutoinera bidali du errematea.

Bigarren zatian berdinketa lortzeko asmoarekin zelairatu da Eibar, baina esperantza guztiak pikutara joan zaizkio 50. minutuan Messik Barçaren bigarren gola sartu duenean (0-2). Hegaletik erdiraketa jaso eta Yoelen irteera ustelaren aurrrean, sare barrura bidali du errematea argentinarrak. Bigarren gola hartu eta bi minutura epaileak Eibarrek sartutako gola baliorik gabe utzi du Adrian jokoz kanpoko posizioan egon delako. Ordutik aurrera Bartzelonak kontrolpean izan du norgehiagoka eta 68. minutuan Luis Suarezek lehia erabakita utzi du, 0-3koa sartuta. Amaierako minutuetan Eibarrek aldeak murriztu nahi izan ditu; nahi bai, baina ezin. Azken minutuan, gainera, Neymarrek Bartzelonaren garaipena biribildu du, 0-4koa sartuta.

Fitxa teknikoa:

SD EIBAR: Yoel, Capa, Dos Santos, Lejeune, Luna (Rivera, min.82), Escalante, Dani García, Pedro León, Adrián (Fran Rico, min.74), Inui (Rubén Peña, min.78) y Enrich.

BARTZELONA: Ter Stegen; Sergi Roberto (Aleix Vidal, min.65), Umtiti, Mathieu, Alba; Busquets (Denis Suárez, min.10), Rakitic, Arda; Messi, Suárez (Alcácer, min.76) y Neymar.

Golak: 0 - 1, min.32, Denis Suarez. 0 - 2, min.50, Messi. 0 - 3, min.68, Suarez. 0 - 4, min.91, Neymar.

Epailea: Sanchez Martinez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;