Itxi

Eibar

Larunbatean, 20:45ean

Eibarrek punturen bat atera nahi du Mestallatik, historian lehen aldiz

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek valentziarrek baino 10 puntu gehiago dituzte sailkapenean, eta aurkarien estadioan aurreko bi denboraldietan jasotako porrotak ahaztu nahi dituzte.

  • Eibarrek ez du Mestallan partidarik irabazi. Argazkia: Efe.

    Eibarrek ez du Mestallan partidarik irabazi. Argazkia: Efe.

Eibarrek punturen bat atera nahi du historian lehen aldiz Mestallako zelaitik. Aurreko bi bisitetan, armaginak galtzaile atera dira, 3-1 eta 4-0. Aurten valentziarrei gailendu zaizkie, baina Ipuruan.

Sailkapenean, Mendilibarren taldeak Valentziak baino 10 puntu gehiago ditu, lehen itzulian sendoago ibili direlako.

Entrenatzaile bizkaitarrak Gonzalo Escalante erabili ahal izango du, jokalariak zigorra bete berri duelako Deportivoren aurkako neurketan. Hala ere, Markel Areitio harrobiko atezaina deialdian sartu behar izan du, lesioen ondorioz.

Salvador Gonzalez "Voro" Valentziako entrenatzaileak, berriz, aldaketa ugari egin beharko ditu hasierako hamaikakoan, Dani Pareko, Luis Carlos Almeida “Nani”, eta Munir El Haddadi zigortuta daudelako.


Ustezko hamaikakoa

Valentzia: Diego Alves, Montoya, Garay, Mangala, Gayà, Mario Suárez, Medrán, Carlos Soler, Cancelo, Santi Mina eta Zaza.

Eibar: Yoel; Capa, Dos Santos o Gálvez, Lejeune, Arbilla; Escalante, Dani García; Pedro León, Adrián, Inui; eta Sergi Enrich.

Epailea: Joé Luis Munera Montero (Andaluziako Batzordekoa).

Estadioa: Mestalla

Ordua: 20:45ean.

: 20:45ean.