Publizitatea
Itxi

2017/01/25

21:05

Eibar

Errege Kopa

Agur Kopako ametsari (2-2)

Erredakzioa

Atletico Madrilek Eibar kanporatu du Kopako final-laurdenetan; armaginek gertu izan dituzte aurten finalerdiak. Ipuruan bina egin dute Eibarrek eta Atleticok.

  • Rivera (Eibar) eta Correa (Atletico). EFE

    Rivera (Eibar) eta Correa (Atletico). EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eibarrek Atletico Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partida Ipuruan. Joaneko neurketa 3-0 galdu zuten armaginek Vicente Calderonen, beraz, zaila kanporaketa iraultzea, miraria behar zuten.

Gainera, talde armaginak zazpi bajarekin egin dio aurre neurketari (Gonzalo Escalante, Asier Riesgo, Ivan Ramis, Anaitz Arbilla, David Junca, Kike Garcia eta Antonio Luna).

Hotzak, joaneko emaitzak eta entrenatzaileek hamaikakoan egin dituzten aldaketek ez dute lagundu ikuskizunean. Halere, erritmoa izan du partidak eta erasoko jokoa nagusitu da. Gimenezek 48. minutuan egin du Atleticoren gola buruz kanporaketa erabat erabakita utziz.

Halere, Enrichek, 73. minutuan eta Pedro Leonek 80.ean markagailua irauli dute (2-1) eta Juanfranek 85.ean binakoa.

Hamaikakoak

Eibar: Yoel, Galvez, Rivera, Capa, Peña Dos Santos, Rico, Nano, Bebe, Josue (72' Enrich) eta Sarriegi (72' Pedro Leon).

Atletico Madril: Moya; Juanfran, Gimenez, Savic, Lucas, Gabi, Saul (61' Koke), Gaitan (74' Vrsaljko), Gameiro (61' Carrasco), Correa eta Torres.

Epailea: Jaime Latre.

Futbol-zelaia: Ipurua.

GOLAK

1-0, 48' Gimenez

1-1, 73' Enrich

2-1, 80' Pedro Leon

2-2, 85' Juanfran

FINAL-LAURDENAK

0-0 Alaves-Alcorcon (2-0)
2-2 Eibar-Atletico Madril (0-3)
21.15 Celta-Real Madrid (2-1)

Osteguna 26
21.15 Bartzelona-Real Sociedad (1-0)

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena