Itxi

Eibar

Riazorren, 18:30ean

Eibarrek amets egiteko edo Deporrek arnas hartzeko hiru puntu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Armaginek galiziarren aurkako norgehiagoka gakotzat dute bere Europarako helburuei begira, mailari eusteko xedea behin gauzatuta.

Europarako trena hartzeko amets egiten duen Eibarrek (aurreko jardunaldian Vila-reali 1-0 irabazi eta gero) eta maldan behera dabilen Deporrek elkarren aurka jokatuko dute larunbat honetan Ligako 27. jardunaldian.

Armaginek galiziarren aurkako norgehiagoka gakotzat dute bere Europarako helburuei begira, mailari eusteko xedea behin gauzatuta. Hartara, ez dute zazpigarren postuan egoteari utzi nahi eta Galiziara bolada onari eusteko asmoarekin bidaiatuko dute.

Hasteko hirugarren partida izateagatik, Mendilibarrek txandakatze batzuk egingo ditu hamaikakoan; izan ere, deialditik at geratu dira, Sergi Enrich eta Fran Rico lesionatuz gain, Capa, Ramis eta Jovanovic.

Oliveira hamaikakora itzul daiteke, eta litekeena da erasoko hegalekoak Inui eta Alejo izatea, Pedro Leon eta Orellanaren partez. Horrez gain, punta erdi lanetan Jordan aritzea espero da Kike Garcia edo Charlesen lekua hartuta.

Deporrek, berriz, beste final bati egingo diote aurre mailari eusteko erronkan, hortxe baitaude hamaika partida lehiarik irabazi gabe kateatu eta gero. Horietako azken bost partidetan, gainera, ez dute golik sartu.

Bere aurkarien akatsengatik dituzte oraindik Lehen Mailan jarraitzeko esperantzak. Bere zenbakiak negargarriak izan eta gol gehien jasotzen duen taldea den arren, Levante eta Las Palmasengandik bi puntura dago bakarrik.

Clarence Seedorf taldeko egungo teknikaria bosgarren aldiz eseriko da galiziarren aulkian, baina puntu bakar bat lortzeko besterik ez da gai izan (Espanyolen kontra etxean hutsean berdindu zuen partidan).

Balizko hamaikakoak:

Deportivo: Ruben Martinez; Juanfran Schar, Sidnei, Navarro; Borges, Muntari; Lucas, Fede Cartabia, Adrian; eta Florin Andone.

Eibar: Dmitrovic; Rubén Peña, Arbilla Paulo, Cote; Dani García, Diop; Alejo, Jordán, Inui; Kike García.

Epailea: Jaime Latre (Aragoiko batzordea).

Zelaia: Riazor.

Ordua: 18:30