Itxi

Eibar

Larunbat honetan, 13:00ean

Eibar, balentria errepikatzeko prest garaipen gosez den Atleticoren aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Armaginek lau jokalariren hutsegiterekin egingo diote aurre neurketari: Pedro Leon, Bigas, Orellana eta Calavera. Mendilibarrek 19 jokalari eraman ditu, horietako bat harmailan geratuko delarik.

  • Eibarren artxiboko argazkia Realaren aurka. Argazkia: EFE

    Eibarren artxiboko argazkia Realaren aurka. Argazkia: EFE

Eibarrek Realaren aurka egindako balentria errepikatzeko prest jokatuko da Simeoneren Atleticoren aurka. Aurreko denboraldiko azken jardunaldian, gainera, bina egin zuten.

Jose Luis Mendilibarrek lau jokalariren hutsegiteekin egingo dio aurre neurketari: Pedro Leon, Bigas, Orellana eta Calavera. Armaginen entrenatzaileak 19 jokalari eraman ditu Madrilera, horietako bat harmailan geratuko delarik.

Pape Diop min hartuta aritu da aste guztian zehar eta jokatzeko moduan dagoela badirudien arren, entrenatzaileak ez du arriskatu nahi izan eta jokalari bat gehiago eraman du neurketara.

Dmitrovic, bere selekzioakin bi partida jokatu dituena, atean arituko da, Ramis bueltan arituko da bere postuan, seguruenik Arbillarkein. Zelaiaren erdialdean, Jordan eta Escalante arituko dira, Hervias eta De Blasisekin hegaletan eta Charles eta Enrichekin goian.

Atletico, garaipen gosez

Diego Simeoneren taldearen denboraldi hasierarik txarrena dugu honakoa, eta hortaz, Balaidoseko porrotaren ostean, garaipen gosez egingo diote aurre armaginei larunbat honetan.

Hamaikakoari dagokionean, Vigon plazaratuarekiko hainbat aldaketa ditugu azpimarragarri: Juanfran, errekuperatuta da jada eta eskumako hegalera itzuliko da, Lucas Hernandez defentsaren erdialdean, Rpdro Hernandez erdialdean eta Thomas Lemar hegalean, Savic, Diego Godin, Thomas Partey eta Angel Correa jarraiki.

Hamaikako posibleak:

Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Ramis, Arbilla, Cote; Hervias, Jordan, Escalante, De Blasis; Enrich, Charles.

Atletico: Oblak; Juanfran, Gimenez, Lucas, Filipe; Rodri; Griezmann, Koke, Saul, Lemar; Diego Costa.