Itxi

Futbola

LaLiga

Ligako 10. jardunaldiko ordutegiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Athleticek, Eibarrek eta Realak urriaren 27an, larunbatean, jokatuko dute; Alavesen txanda, aldiz igandean izango da.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Ligak 10. jardunaldiko ordutegiak eman ditu ezagutzera ostiral honetan. Athleticek, Eibarrek eta Realak urriaren 27an izango dituzte euren hitzorduak. Alavesen txanda, berriz, urriaren 28an izango da, igandean.

Hartara, Athleticek eta Valentziak San Mamesen jokatuko dute elkarren artean, 16:15ean. Eibarrek Vigo bisitatuko du 18:30ean, Celtaren aurka jokatzeko. Azkenik, Atleticok eta Realak 20:45era arte itxaron beharko dute euren partida hasteko.

Alavesek igandera arte itxaron beharko du Vila-real etxean hartzeko, 18:30ean. Egun horretan bertan, Bartzelona – Real Madril klasikoa jokatuko da (16:15).

10. jardunaldiko ordutegiak:

 

Urriak 26, ostirala

Valladolid – Espanyol (21:00)

 

Urriak 27, larunbata

Girona – Rayo Vallecano (13:00)

Athletic Club – Valentzia (16:15)

Levante – Leganes (18:30)

Celta – Eibar (18:30)

Atletico Madril– Reala (20:45)

 

Urriak 28, igandea

Getafe – Betis (12:00)

Barcelona – Real Madril (16:15)

Alaves – Villa-real (18:30)

Sevilla – Huesca (20:45)