Itxi

Eibar

2-3

Garaipenaren bidera itzuli da Eibar Gironaren aurka irabazita

ERREDAKZIOA

Aurretik jarri da Eibar 11. minutuan baina Stuanik ez dizkie gauzak batere erraz jarri armaginei bi gol eginda, hala ere, arnasa ematen dien garaipena eskuratu dute armaginek.

  • Stuani eta Ruben Peña Girona-Eibar norgehiagokan. Argazkia: EFE

    Stuani eta Ruben Peña Girona-Eibar norgehiagokan. Argazkia: EFE

Jose Luis Mendilibarren taldea Gironari gailendu zaio 2 eta 3koagatik neurketa zirragarri eta estu batean. Charles, Arbilla eta Sergi Enrich izan dira armaginen goleatzaileak, eta Stuani izan da Gironaren gol bien egilea.

Eibar intentsitate handiarekin zelairatu zen Montilivin eta azken porroten ondoren sortutako mamuak uxatzeko prest.

Eusebio Sacristanen jokalariak seigarren minututik aukerak izan dituen aurkariaren presioari ondo erantzuten jakin izan du, Sergi Enrichek Bono gainditzeko zorioan zegoenean.

Stuani goleatzaileak ez du hutsik egin. Eibarrek abantailarekin heldu nahi zion atsedenari, baina ez da posible izan. Stuanik berea egin du, 40. minutuan berdinketa sinatuz (1-1).

Bi minutura soilik, aurrelaria area txikian agertu da ezustean asistentzia Bernardo Espinosaren asistentzia ona errematatuz.

Uruguayarra, Gironako goleatzailea garbia da, taldeak erdietsitako hamar goletatik zortzi berak egin baititu.

Lehen zatiko luzapenean Eibarrek berdinketa lortu zuen berriz ere Arbillaren golari esker. Neurketa estu eta zabal zihoan atsedenera.

Bigarren zatian, armaginek berdinketa hautsi zuten Sergi Enrichek egindako erremate bati esker, Orellanaren erdiratzeaz baliatuz eta Eibar garaipenaren bidera itzuliz.

Fitxa teknikoa

2 - Girona: Bono; Pedro Porro (Lozano, 72.min), Juanpe, Bernardo Espinosa, Muniesa; Douglas Luiz, Alex Granell, Borja García; Portu (Seydou Doumbia, 77.min), Stuani eta Aday Benitez (Patrick Roberts, 80.min).

3 - Eibar: Dmitrovic; Peña, Paulo Oliveira, Arbilla, Cote; Orellana (Cucurella, 76.min), Pape Diop, Joan Jordán, Pablo de Blasis; Sergi Enrich (Sergio Alvarez, 84.min) eta Charles (Kike García 70.min).

Golak: 0-1: Charles (p.), 12. min 1-1: Stuani, 40.min 2-1: Stuani, 42.min 2-2: Arbilla, 45.min. 2-3: Sergi Enrich, 71.min

Epailea: Prieto Iglesias