Itxi

Eibar

Lesioa

Sergi Enrich, zalantza Alavesen aurkako derbirako

eitb.eus

Eibar taldeko aurrelariak zuntz mikro-haustura du eskuin hankako soleoan eta zalantza da igandean Ipuruan jokatuko den partidarako. Baja da Errege Kopako neurketarako.

  • Sergi Enrich. Argazkia: EFE

    Sergi Enrich, Charles zoriontzen Athleticen aurka gola sartu ostean. Argazkia: EFE

Eibar taldeko jokalaria den Sergi Enrich min hartuta dago, eta zalantza da talde armaginak Alavesen aurka igandean Ipuruan (12:00etan) jokatuko duen euskal derbirako. Futbolari kataluniarraren partaidetza egun hauetako eboluzioaren araberakoa izango da.

Klubak publikatu duen osasun-parteak dioenez, Sergi Enrichek "zuntz mikro-haustura du eskuin hankako soleoan eta zalantza da igandean Ipuruan jokatuko den Deportivo Alavesen aurkako neurketarako".

Ondorioz, Enrich baja da Sportingen aurkako Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partidarako. Neurketa Molinonen jokatuko da, azaroaren 1ean, 12:00etan.