Itxi

Eibar

Gaur, 21:00etan

Behar gorrian dagoen Rayoren egoera baliatu nahi du Eibarrek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Madrildarrek ez dute neurketarik irabazi laugarren jardunalditik; beraz, hamaika partida daramatza hiru puntu aldi batean bereganatu gabe.

  • Eibarko jokalariak gol bat ospatzen.

    Eibarko jokalariak Real Madrilen aurka sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Rayo Vallecanori egingo dio bisita ostiral honetan (21:00etan), Ligako hamalaugarren jardunaldiari hasiera emango dion partidan. Armaginek Real Madrili irabazi zioten aurreko astean, Ipuruan, eta beste garaipen batekin 21 puntu lortuko lituzkete.

Jose Luis Mendilibar eibartarren entrenatzaileak Diop eta Arbilla jokatzeko moduan izango ditu Rayoren aurka, baina litekeena da hasieratik ez aritzea.

Izan ere, logikoena litzateke joan zen asteko hamaikako beraren aldeko apustua egitea Mendilibarrek, nahiz eta entrenatzaile bizkaitarrarekin ezer ez den ziurra, kontuan izanda, gainera, taldean ez dagoela nahitaez jokatu behar duen "izarrik".

Rayok, bere aldetik, behar gorrian egingo dio aurre norgehiagokari, jaitsiera postuetan erabat murgilduta egoteaz gain, Michel entrenatzailearen etorkizuna airean baitago.

Madrildarrek ez dute neurketarik irabazi laugarren jardunalditik, Huescaren aurka garaipena lortu zutenean; beraz, hamaika partida daramatza hiru puntu aldi batean bereganatu gabe.

Rayoren zenbakiak honako hauek dira: partida bat irabazi, lau berdindu eta zortzi galdu. Ondorioz, sailkapeneko azken aurreko postuan dago, azkena den Huescarekin berdinduta.

Balizko hamaikakoak:

Rayo Vallecano: Dimitrievski, Tito, Amat, Galvez, Alex Moreno, Comesaña, Embarba, Imbula, Pozo, Trejo; eta Raul de Tomás.

Eibar: Riesgo, Ruben Peña, Ramis, Oliveira, Cote, Orellana, Jordan, Escalante, Cucurella, Enrich eta Kike Garcia.

Epailea: Undiano Mallenco.

Futbol-zelaia: Vallecas.

Ordua: 21:00.