Itxi

Eibar

0-0

Eibarrek merezimenduak egin arren, berdinketa nagusitu da Jose Zorrillan

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Lehen zatian, ez da nagusitasun argirik izanbien artean, bigarren zatian, aldiz, Eibarrek jokoa irauli eta aukera garbiak izan ditu nahiz eta hamar jokalarirekin jokatu.

  • Orellana Valladoliden aurkako neurketan. Argazkia: EFE

    Orellana Valladoliden aurkako neurketan. Argazkia: EFE

Golik gabeko norgehiagoka Jose Zorrillan Eibarren eta Valladoliden artean. Neurketa parekatua lehen zatian, aukera argirik gabe. Bigarren zatian, ordea, armaginek jokoa irauli eta nagusi izan dira nahiz eta aurkako atean asmatzerik ez izan. Puntu bana, beraz, bi taldeentzat Ligako geldialdiaren aurretik.

Neurketa hasi bezain pronto, intentsitatea izan da azpimarragarri, biek ala biek gogor ekin baitiote partidari, eta Eibarrek defentsan ez du guapidarik izan, Valladoliden aukera guztiak zapuztuz, Riesgoren ekintza abilekin.

Gauzak horrela, Riesgo titular izan da Dmitrovic beroketa lanean lesionatu ondoren, eta erakustali ona eskaini du hasi bezain pronto 7. minutuan geldiketa ederra eginez. Ondoren, Orellana izan zen aukera bultzatu zuena, baina Masipek ere geldiketa ona egin zuen.

Armaginek eta Valladolidel baloiaren posesioaren bila aritu dira ezinean, bata bestea baino gehiago, aurkariaren zelaira iritsi nahian, baina lehen zatian ez da aukera garbirik sortu eta ez dute erakustaldi askorik eskaini.

Mendilibarren taldeak bigarren zatian bestelako aurpegi bat eskaini du, baina Valladolideko defentsak bere horretan irautenzuen eta nahzi eta aukera garbi dezente sortu ezin izan dute defentsa eta atezaina gainditu eta gola egin.

Eibarrek, beraz, jokoaren erritmoaren gidaritza zeraman, baina Arbillak bigarren txartel horia ikusi ostean, kanporatu eta hamar jokalarirekin jokatu dute. Horrek arnasa eman die Valladolidekoei eta estutzen hasi dira, baina armaginak indarberritu eta nagusitasuna bere egiten aritu dira. Azkenik, ordea, berdinketaz jantzi da markagailua larunbat honetan Jose Zorrillan (0-0).

Fitxa teknikoa:

0 - Valladolid: Masip; Moyano (Antoñito, 71.m), Kiko Olivas, Calero, Nacho; Oscar Plano, Alcaraz, Michel, Toni; Leo Suarez (Verde, 61.m) eta Enes Ünal (Cop, 83.m).

0 - Eibar: Riesgo; Ruben Peña, Arbilla, Paulo, Cote; Escalante, Diop; Orellana (Bigas, 75.m), Jordan, Cucurella (Sergio Alvarez, 87.m); eta Charles L (Kike, 69.m).

Epailea: Cuadra Fernandez.