Itxi

Eibar

Lanera buelta

Eibarrek entrenamenduei berrekin die Atxabalpen

Erredakzioa

Talde armagina astelehen honetan bueltatu da lanera, Gabonetako oporraldia amaitutzat eman ostean.

Eibar lanera bueltatu da astelehen honetan Atxabalpen. Jose Luis Mendilibar entrenatzailea bere jokalariekin bildu da, datorren urtarrilaren 6an Vila-realen aurka jokatuko duen partida prestatzen hasteko.

2019. urtean Pedro Leon berdeguneetara bueltatuko da. Urtarrila amaierarako murtziarra prest egotea espero da. Gaur, mediku-azterketa pasa du Iruñean. Pape Diop, Orellana eta Escalante jokalariek klubaren baimena dute urtarrilaren 1ean bueltatzeko.

Bestalde, Charles Diasek ezin izan du entrenamendua amaitu, min hartuta baitago. Bestalde, Marco Dmitrovic atezaina talde-lanean normaltasunez ikusi ahal izan dugu. Azaroaren 21ean egin zioten pubalgia ebakuntza serbiarrari. Ramis eta Pere Milla gimnasioan entrenatu dira.

Asteartean zabaltzen da neguko fitxaketen merkatua eta zurrumurruek diote Sevillak Joan Jordan fitxatu nahi duela. Eibarrek argi du ez duela negoziatuko, eta jokalaria fitxatu nahi duen taldeak etete-klausula ordaindu beharko duela.