Itxi

Eibar

Igandean, 12:00etan

Eibarrek salbazioa lortzeko aurrerapausoa eman nahi du

Erredakzioa

Armaginek Valladolid izango dute aurkari Ipuruan, igandean, 12:00etan. Calaverak ezingo du jokatu, eta Pedro Leonen parte hartzea zalantzan dago.

  • Valladolid - Eibar. Argazkia: EFE

    Ligako lehen itzuliko Valladolid - Eibar partidaren irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek Valladolid izango du aurkari Ipuruan, igande honetan, 12:00etan. Armaginek, salbazioa lortzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman nahi dute, euren zaleen aurrean.

Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak esan duenez, "igandean garaipena eskuratuz gero, ia lortuta izango genuke salbazioa", baina argitu du ez duela partida finaltzat jotzen. Entrenatzaile armagina ez da aurkariaren bolada txarraz fidatzen. Pedro Leonen parte hartzea zalantzan dago, eta Jordi Calaverak ezingo du jokatu.

Valladolid jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago. Real Madrilen aurka 1-4ko emaitzarekin galdu zuen iragan astean, baina lehen zati ona jokatu zuen Valladolidek. Hala ere, gol falta garesti ordaintzen ari da Sergio Gonzalezek zuzentzen duen taldea. Pablo Hervias Eibarrek utzita dago Pucelako taldean, baina lesio larria izan du, eta ezingo du Ipuruan jokatu. Herviasek hautsita du ezker belauneko barneko lotailu gurutzatua. Borja ere ez da jokatzeko prest egongo, eta, Michel zalantza da.