Publizitatea
Itxi

2019/03/09

15:01

Alaves

Mendizorrotzan

Puntu banaketa, Alavesek eta Eibarrek jokatutako derbi zirraragarrian (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Takashi Inuik aurretik jarri ditu arabarrak 57. minutuan eta Marc Cardonak banakoa lortu du 71.ean.

  • Peña (Eibar) eta Pina (Alaves)

    Peña (Eibar) eta Pina (Alaves. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alavesek eta Eibarrek bana egin dute Mendizorrotzan, aukera ugari eta joko bizia izan dituen euskal derbian.

Lehen 10 minutuetan, Eibarren presioak atzean sartu du Alaves. Baina Abelardren jokalariek aurrera pausoa eman dute eta, eskuineko hegaletik batez ere, arriskua sortzen hasi dira.

Gasteiztarrek gola nahi izan dute atsedenaldira iritsi aurretik eta Guillermo Maripanek aukera oso ona izan du helburu hori gauzatzeko. Baloia buruarekin errematatu du baina Marco Dmitrovicek ondo harrapatu du errematea.

Atsedenaldiaren aurretik, Fernando Pacheco atezainak Ruben Duarte taldekidea zalpaldu du, nahi gabe, eta jokalaria zelaitik atera behar izan dute, bost zentimetroko zauria zuelako. Duartek ezin izan du jokatzen jarraitu.

Bigarren zatian, arabarrek arriskua sortu dute armaginen arearen inguruan eta arrisku horren ondorioz iritsi da lehen gola. Jony Rodriguezek kontraerasoa hasi du, Takashi Inuiri pasea eman dio eta japoniarra, ia angelurik eduki ez arren, errematea egiteko gai izan da, etxekoa aurretik jarriz. Partidako 57. minutuan izan da.

Baina Jose Luis Mendilibarren taldeak ez du amore eman eta jokoaren kontrola hartu du.

Eibarren berdinketa

Eibartarren lanak saria izan du eta 71. minutuan Marc Cardonak banakoa egin du, Fabian Orellanak emandako pase bikaina aprobetxatuta. Cardona zelaian sartu da minutu batzuk lehenago.

Banakoarekin, partida oso irekita egon da eta bi taldeek aukerak sortu dituzte, baina ez dute azken metroetan asmatu. Ondorioz, ez da gol gehiagorik izan eta puntu bana eraman dute.

Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Pacheco; Navarro, Laguardia, Maripán, Duarte (Marín, 46. min); Inui, Pina, Brasanac, Jony (Burgui, 81. min); Bastón (Guidetti, 77. min) eta Calleri.

1 - Eibar: Dmitrovic; Peña, Ramis, Arbilla, Cote; Orellana, Diop, Jordán, Escalante (Cucurella, 59. min); Kike García (Cardona, 65. min) eta Charles.

Golak: 1-0, 57. min: Inui. 1-1, 71. min: Cardona.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena