Itxi

Eibar

34. jardunaldia

Eibarrek eta Alavesek hitzordua dute Ligarekin

Erredakzioa

Talde armaginak Huescaren aurka jokatuko du Alcorazen, 19:30ean. Arabako taldeak, bestalde, Bartzelona izango du aurkari Mendizorrotzan, 21:30ean.

  • Eibar - Huesca. Argazkia: EFE

    Ligako lehen iztuliko Eibar - Huesca partidako irudia. Argazkia: EFE

Santander Ligako 34. jardunaldia apirilaren 23a eta 25a artean jokatuko da, eta asteartean Eibarren eta Alavesen txanda izango da. Armaginek Huesca izango dute aurkari, eta Arabako taldeak, Bartzelona.

Eibarrek Alcoraz estadioan jokatuko du, 19:30ean. Huesca azken postuan dago sailkapenean, baina armaginak ez dira horretaz fidatzen. Min hartuta dauden jokalariak ditu, eta Cote eta Jordan, zigortuta. Diop zalantzan izango da azken unera arte, eta baliteke Pedro Leon hasierako hamaikakoan sartzea. Escalantek ere hasieratik jokatuko du.

Bestalde, Alavesek Bartzelona liderra hartuko du Mendizorrotzan, 21:30ean. Abelardo Fernandezek ez du Alaves entrenatzen jarraituko datorren denboraldian, eta partida honetarako ez ditu prest izango Jonathan Calleri, Maripan eta Inui. Victor Laguardia eta Ruben Duarte, berriz, prest izango ditu.

Huesca - Eibar partidako ustezko hamaikakoak:

Huesca: Santamaria; Miramon, Mantovani, Etxeita, Galan; Moi Gomez, Melero edo Juanpi; Ferreiro, "Cucho" Hernandez, "Chimy" Avila; Enric Gallego.

Eibar: Dmitrovic; De Blasis, Sergio Alvarez, Oliveira, Cucurella, Orellana, Escalante, Diop, Pedro Leon, Charles, Enrich.

Epailea: Medié Jiménez.

Zelaia: Alcoraz.

Ordua: 19:30.

Alaves - Bartzelona partidako ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Ely, Laguardia, Duarte; Tomas Pina, Manu Garcia, Wakaso edo Darko; Jony, Guidetti, Rolan.

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Lenglet, Jordi Alba; Busquets, Rakitic, Arthur; Coutinho, Messi, Suarez.

Epailea: Cordero Vega.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 21:30.