Itxi

Eibar

Baja garrantzitsua

Cucurellak ez du Eibarren jarraituko, Bartzelonak berrerosteko aukera baliatuko baitu

A.B.

Hegaleko defentsak ez du talde armagina utziko du. Barçak berrerosi egin du, beste talde batera saltzeko asmoarekin, Kataluniako taldeak Junior fitxatu nahi baitu.

  • Marc Cucurella. Argazkia: EFE

    Marc Cucurella. Argazkia: EFE

ETBk aurreratu, eta, ondoren, Bartzelonak eta Eibarrek ofizial egin dutenez, Marc Cucurellak ez du talde armaginean jarraituko, Bartzelonak hegaleko defentsa berreosteko aukera baliatu du. Hutsune handia uzten du Cucurellak, eta talde armagina hegaleko defentsa bat fitxatzera behartuta dago.

Maiatzean iragarri zuen Eibarrek, Marc Cucurella erosteko aukera baliatu zuela, Bartzelonak utzita talde gipuzkoarrean eman zuen denboraldia bukatu orduko. Hala ere, Barçak, Marc Cucurella berreosteko aukera gorde zuen, eta orain aukera hori baliatuko du.

Bartzelonaren helburua da, Betiseko jokalaria den Junior Firpo fixatzea, eta horretarako Cucurella erabiliko du, bai beste talde batera saldu eta Junior erosteko, edota Junior Firporen truke Betisi eskaintzeko.