Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Roberto Olabe fitxatu du

eitb.eus

Atletico Madriletik helduko da Eibarrera eta 2023ra arteko kontratua sinatu du armaginekin.

  • Roberto Olabe

    Roberto Olabe. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek igande honetan jakitera eman duenez, Roberto Olabe donostiarra fitxatu du, Atletico Madriletik, eta 2023ko ekainaren 30ra arteko kontratua sinatu du. 

Azken denboraldia Extremaduran jokatu du, Madrilgo taldetik utzita, eta 34 neurketa jokatu ditu Bigarren Mailan, gol bat egin eta lau asistentzia banatuta.

17/18 denboraldian Atleticoren bigarren taldean aritu zen, eta 25 neurketa jokatu zituen bertan. Lehen taldearekin ere debuta egindakoa da Olabe.