Itxi

Eibar

6. jardunaldia

Markagailua irauli eta erakustaldia eman du Eibarrek Ligako lehen garaipenean (3-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Norgehiagokako lehen zatian Sevilla nagusi izan den arren, Mendilibarren taldeak markagailua guztiz irauli, eta seigarren jardunaldiko hiru puntuak eskuratu ditu.

  • Eibarko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Eibarko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak
Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak (Eibar - Sevilla)

Eibarrek denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu du, markagailua guztiz irauli eta luzaroan gogoratuko den bigarren zatia eginez. Izan ere, Sevilla jaun eta jabe izan da Ipuruan jokatutako partidaren lehen zatian, eta armaginak ez dira fin aritu. Atsedenaldiaren ostean, ordea, Mendilibarren taldeak jokoa irauli du, eta neurketa ikusgarria eskaini du, Lopetegiren taldea jota utzirik (3-2).

Partidaren hasiera, ordea, ez da bereziki ikusgarria izan, aurkariaren presioa dela eta, talde biek hainbat oztopo izan baitituzte jokoa eskaini ahal izateko.

Ocamposen eskutik iritsi da aurreneko gola, 10. minutuan, Ramisen akatsa dela medio. Ondoren, armaginen hutsuneez baliatuz, Oliver Torresek Sevillaren bigarren gola egin du atsedenaldiaren aurretik, eta talde andaluziarraren aldea handitu du.

Bigarren zatian, berriz, armaginek aprobetxatu dituzte aurkarien hutsegiteak, eta Orellanak penaltiz aldea murriztu ondoren, Pedro Leonen gola iritsi da. Etxekoek berdinketa lortu dute horrela.

Hala ere, Eibarrek denbora zuen hiru puntuak lortzen ahalegintzeko, puntu bakarrarekin konformatu beharrean, eta erakustaldi ederra eman du partida bukatu arte. Ondorioz, 81. minutuan, Cotek garaipenaren gola egin du, seigarren jardunaldiko hiru puntuak Ipuruko zaleei eskaintzeko.

Fitxa teknikoa:

Eibar: Dmitrovic; Arbilla, Oliveira, Ramis (De Blasis, 46.min), Cote; Inui, Diop, Edu Exposito, Pedro Leon (Sergio Alvarez, 87.min); Orellana, Quique Gonzalez.

Sevilla: Vaklik; Jesus Navas, Diego Carlos, Carriço (Kunde, 60. min), Escudero; Jordan (Gudelj, 68. min), Fernando, Banega, Ocampos, Munir, Oliver Torres (Pozo, 77. min).

Golak: 0-1, 10. min, Ocampos. 0-2, 32. min, Oliver Torres. 1-2, 65. min, Orellana (p). 2-2, 76. min, Pedro Leon. 3-2, 81. min, Cote.

Epailea: Gonzalez Fuertes.